Atzealdea Orexak merezitako saria jaso du Granadan, Gipuzkoako trantsizio energetikorako bidean egin duen lan onagatik

2024·06·17


Orexak merezitako saria jaso du Granadan, Gipuzkoako trantsizio energetikorako bidean egin duen lan onagatik

“Orexa, energia burujabetzaranzko bidean” izeneko proiektua Orexa EBK kooperatibak garatu eta aurkeztu du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Sailaren bermea du. Proiektu horri Energia Komunitateen arloko Ekimen Onenaren Saria eman diote, Trantsizio Energetikoarekin Konprometitutako Proiektu Onenei ematen zaien Energia Sari Nazionalen 15. edizioan.
Energia Kudeatzeko Espainiako Agentzien Elkartearen (Asociación de Agencias Españolas de Gestión de la Energía –EnerAgen-) eskutik ematen diren sari horiek Estatuko proiektu eta ekimen onenak aintzatesten dituzte, ikuspegi berritzaileagatik, trantsizio energetikoaren helburuei egindako ekarpenagatik eta inpaktu sozio-ekonomikoagatik.
Orexako Energia Berriztagarrien Kooperatiba (Orexa EBK) 2021eko urrian sortu zen. Udalerriko enpresa eta etxebizitza guztiek osatzen dute; 48 pertsona fisikok, Udalak, elkarte gastronomiko batek eta udalerriko bi ETE kooperatibok. Energia-komunitate horren helburua da energia-iturri berriztagarrietatik energia-eskubidea bermatzea, bai eta bazkideek autokontsumoa egitea ere; eta banaketa-irizpide sozialak dira komunitatearen funtsezko zutabea