Atzealdea Lehenengo Ohiko Batzar Nagusiak Gipuzkoako Energia Komunitateak (GEK) programaren babesean sortutako erronka demografikoko udalerrietako (5.000 biztanle artekoak) Tokiko Energia Komunitateetan

2024·07·26


Lehenengo Ohiko Batzar Nagusiak Gipuzkoako Energia Komunitateak (GEK) programaren babesean sortutako erronka demografikoko udalerrietako (5.000 biztanle artekoak) Tokiko Energia Komunitateetan

Ekainan eta uztailean zehar Gipuzkoako Energia Komunitateak (GEK) programaren babesean sortutako Tokiko Energia Komunitateen lehen Ohiko Batzar Nagusiak egin dira programa horri heltzea erabaki zuten 5.000 biztanletik beherako udalerrietan.

Azken hilabeteetan autokontsumoa aktibatu egin da ia instalazio guztietan. Albiste on horrekin irabazi asmorik gabeko elkarte hauen lehen mugarri nagusia bete da eta, hemendik aurrera, hurrengo urratsak eta jarraitu beharreko bilakaera erabakitzeari ekin beharko diote. Izan ere, herritarren ahalduntze prozesuarekin jarraitzea eta familia, enpresa txiki/ertain, eta erakundeen artean energia trantsizioa bultzatzea, kanpoko energia menpekotasuna murriztea eta deskarbonizazioan laguntzea helburu duen ahaleginarekin aurrera egitea da asmoa.

TEK guztiek osotara 1.750 bazkide inguru biltzen dituzte, eta dagoeneko lortzen ari da familiak energia eraginkortasunaren hobekuntzan aktiboki inplikatzea eta udalarekin lankidetzan aritzea kontsumoak murrizteari begira. Horretarako, aplikazio mugikor bat ere sortu da, non bazkide bakoitzak bere komunitateko instalazio fotovoltaikoen ekoizpena ikusi, kontsumoarekin alderatu eta sortutako energiaren aprobetxamendua ikusi ahal izango duen.