Atzealdea Som Energiaren eskutik GURB hiri-sorkuntza partekatuko lehen proiektua abiarazi da

2024·07·24


Som Energiaren eskutik GURB hiri-sorkuntza partekatuko lehen proiektua abiarazi da

Som Energia kooperatiba katalanak zerbitzu bat garatu du instalazio fotovoltaikorik ez duten eta etxebizitza-blokeetan bizi diren pertsonentzat, autokontsumo kolektiboaz gozatu ahal izateko, instalazioa ordaintzeko hasierako inbertsiorik egin behar izan gabe. 
GURB izendapena Hiri Sorkuntza (Generación Urbana) kontzeptutik eratorria da. Zerbitzu hori 2024ko urritik aurrera jarriko da martxan, eta inguru hurbileko estalkiak eta teilatuak aprobetxatzean datza, erabiltzaile potentzialengandik (edo oso hurbil) dauden lekuetan energia sortzeko xedez.
Atxikitzen diren pertsonek atxikitze-kuota bat ordaindu beharko dute, baita aldizkako zerbitzu-kuota bat ere, erosten den autoekoizpen-potentziaren araberakoa (0,5 kW edo 1 kW-ekoa izan daiteke).
Som Energia Kooperatiba lurralde osoan zehar estalkiak bilatzen ari da, banatutako energia sortuko duten "GURB gehiagori ekin ahal izateko".
Informazio gehigarria hemen:
Som Energia pone en marcha en Mataró el primer proyecto de generación urbana colectiva (energias-renovables.com)

Som Energia pone en marcha en Mataró el primer proyecto de generación urbana colectiva (energias-renovables.com)