Atzealdea Egin da Nafarroako Gobernuak antolatutako Energia Komunitateen III. Biltzar Europarra

2024·10·07


Egin da Nafarroako Gobernuak antolatutako Energia Komunitateen III. Biltzar Europarra

Pasa den astean Nafarroako Gobernuak antolatutako Energia Komunitateen III. Biltzar Europarrean izan ginen. Aurreko edizioetan bezala, ekitaldian eragile asko bildu dira, nazionalak zein nazioartekoak, eta aukera eman digute egungo egoerari, tipologia desberdinei eta energia-komunitateen bilakaerari buruz sakon ikasteko eta eztabaidatzeko.

Gizarte ekonomiaren sustapenean komunitate horiek izan dezaketen papera, beharrezkoa den lege esparrua, industria-komunitateek propio aurre egin beharreko erronkak edo eskariaren malgutasuna lortzeko nahiz kudeaketa hobetzeko tresna digitalak garatzeko beharra, besteak beste, dira bertan eztabaidatutako gai anitz bezain interesgarriak. Bi jardunaldietako saioek eztabaida, hausnarketa eta ikaskuntza handia eragin diete bertaratutako guztiei.

Horrelako guneak oso beharrezkoak dira energia-komunitateak bultzatzeko eta lan egiten jarraitzeko aukera emango diguten esperientziak partekatzeko. Era horretara, araudi onuragarriagoak garatuko dira eta sistemen aprobetxamendua eta efizientziaren hobekuntza lortuko dira. Bihoazkio gure zorionak Nafarroako Gobernuari.