Atzealdea Udalentzako dirulaguntzen deialdi berria, 2030erako Garapen Jasangarriko Helburuak lortzen lagunduko duten jarduerak gauzatzeko

2023·02·14


Udalentzako dirulaguntzen deialdi berria, 2030erako Garapen Jasangarriko Helburuak lortzen lagunduko duten jarduerak gauzatzeko

Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak udalei zuzendutako dirulaguntzen deialdi berri bat egin du, 2030erako Garapen Jasangarriko Helburuen ingurumen helmugak lortzen lagunduko duten jarduerak egiteko.

230.000 euroko aurrekontua duen deialdi honen bidez, planak eta azterlanak idaztea eta inbertsioak egitea finantzatu ahal izango dira, baldin eta udalerriko ingurumen hobekuntzan eragin argia badute eta, toki-mailan, GJHak lortzeko bidean aurrerapausoak badira.

Eskaerak 2023ko martxoaren 7ra arte egin ahal izango dira, eta jarduerak hautatzeko, GJHei egiten dieten ekarpenaz gain, honako hauek hartuko dira kontuan: proiektuaren edo proposamen teknikoaren kalitatea, foru politika, plan eta estrategiekiko koherentzia eta lerrokadura, izaera berritzailea eta proposamena aurkezten duen udalerriko biztanleria.

Oinarriak hemen kontsulta ditzakezu

Sartu hemen eskaera egiteko.