Atzealdea ALDURA: Muino txiki bikaina

I. Etxezarraga

Sarbidea

Astigarragako bentako gainetik – Astigarragatik zein Oiartzundik iritsi daiteke bertara, GI-2132 errepidean barrena, edo Errenteriatik ere bai, GI-3671 errepidea hartuta–, Aldura Gunea Aldea bidearen amaieran Susperregi jatetxe-merendero sonatura iritsiko gara, Idoiaga muinoan.

 

Distantzia

5,6 km

 

Aurreikusitako denbora

4 ordu

 

Zailtasuna eta errekerimenduak

Ibilbide honek 5,6 km ditu guztira, eta ez du ageri nabarmentzeko moduko zailtasunik. Halaber, ez du eskatzen ekipamendu berezirik, mendi ibilietarako oinetako eta arropa egokiak baino ez. Komeni da ura eta elikagai arinen bat eramatea. Halaber, hartu ahal dela telefono mugikorra aldean, ezer gertatuko balitz ere.

 

Deskribapen laburra

 Ibilbide osoa Aldura mendiaren inguruan igarotzen da, Aiako Harria parke naturalean inskribaturiko eta Errenteriako udal mugarteari dagozkion lurretan. Basoko pistetan eta zelaietan barrena ibiliko gara, eta Aldura gainera igoko (541 m); balkoi ikusgarri horretatik buelta guztian ikusten diren parajeek dimentsio egiaz arranditsua hartzen dute.

Garai bateko pagadiak, espezie exotikoz jantzitako baso txikiak, artaldeak, mendizaleak eta txangozaleak topatuko ditugu mendi bideotan. Zori gutxi-asko onarekin, makina bat moldekatze eta esku-hartze egin dituzte historiaurreko garai urrunetatik gizatiarturiko eremu honetan, Aizpitarte muinoan ageri diren aztarnategi arkeologikoek erakusten diguten moduan. Nolanahi ere den, ekologia, paisaia eta kultura neurritasun pribilegiatuz uztartzen dituen ingurumaria dugu, non aurreko guztia iragana baita.