Atzealdea ALKIZA: haitzen eta zuhaitz lepatuen artean

I. Etxezarraga

Sarbidea

Alkizako herrigunetik.

 

Distantzia

6,900 km

 

Aurreikusitako denbora

4 ordu

 

Zailtasuna eta errekerimenduak

Ibilaldi honek ez du ageri nabarmentzeko moduko zailtasunik. Halaber, ez du ekipamendu berezirik eskatzen, mendi ibilietarako oinetako eta arropa egokiak baino ez. Komeni da ura eta elikagai arinen bat eramatea. Halaber, hartu ahal dela telefono mugikorra aldean, ezer gertatuko balitz ere.

 

Deskribapen laburra

Ibilbide osoa Alkiza udalerriaren barruan dago, eta Hernio-Gazume Kontserbazio Eremu Berezian bilduta daude zeharkatuko ditugun lurrak. Garai bateko herri gurdibideetatik barrena ibiliko gara, zeinak lan handiz baitaude txertaturik Algorriko tontorreko kareharrizko arroka bizian, amildegien paretik eta zirrikituen artetik. Pagadiak eta hariztiak gaindituko ditugu, baita pinudiak eta larreak ere. Egundoko ikuskizuna, ñabarduraz eta kolorez josia.