Atzealdea ARANERREKA: lotan diruditen ur bareak

I. Etxezarraga

Sarbidea

Mendaroko Garagartza auzoaren gunetik, Kilimon hiribidearen amaieratik abiatuta, eraikinak amaitzen diren tokian.

 

Distantzia

7,6 Km

 

Aurreikusitako denbora

4 ordu

 

Zailtasuna eta errekerimenduak

 Ibilbide honek 7,6 km ditu guztira, eta ez du nabarmentzeko moduko zailtasunik. Halaber, ez du eskatzen ekipamendu berezirik, ibiltzeko oinetako eta arropa egokiak baino ez. Komeni da ura eta elikagai arinen bat eramatea. Era berean, hartu ahal dela telefono mugikorra aldean, ezer gertatuko balitz ere.

 

Deskribapen laburra

Mendaroko udal mugartean igarotzen da ibilbide osoa, Aranerreka haraneko sakangune karstikoan zehar, ur ibilgu etenen parean, eta Kilimoi, Polpol (Errementari) eta Ebro iturburu ohiz kanpokoen –eta batzuetan neurriz gainekoen– alboan. Erabilera publikoko bide bat da, eta asfaltatutako tarteak, hormigoizkoak eta hartxintxarrez estaliak ditu.

Ibarrean han-hemenka ageri diren Erdi Aroko eraikinen eta baserri urtetsuen alboan ibiliko gara, buelta guztian belardiak eta kultibo soroak ez ezik artadiak eta pinudiak ere miretsiz. Paraje ikusgarriez gozatuko dugu, historiaz beteriko ingurumariez, baita lurpean ezkutaturik dagoen errealitate enigmatikoaz ere: bakez eta soseguz beteriko tokiak, gizakiaren eta naturaren artean tradizionalki izandako oreka dokumentatu besterik egiten ez dutenak.