Atzealdea ARANTZAZU: jolasen amildegia

I. Etxezarraga

Sarbidea

Arantzazuko Andre Mariaren santutegiko konplexuan dagoen aparkalekutik abiatu (Oñati), eta basilikaren ertzetik eta hainbat ostatu-instalaziotatik igarotzen den errepideari jarraituko diogu, Sindika hotelerantz. Eraikin hori igaro ostean eta, aurreraxeago, langa kanadiar bat zeharkatu ondoren, beste 400 m inguru egingo dugu, eta zabalgune-aparkaleku batera irtengo gara, Aketain inguruan. Horixe da Arantzazutik abiatu eta Urbiara eta Aizkorri gainetara iristeko sarbideetako bat.

 

Distantzia

5,500 km

 

Aurreikusitako denbora

4 ordu

 

Zailtasuna eta errekerimenduak

Ibilaldi honek ez du ageri nabarmentzeko moduko zailtasunik. Halaber, ez du ekipamendu berezirik eskatzen, mendi ibilietarako oinetako eta arropa egokiak baino ez. Komeni da ura eta elikagai arinen bat eramatea. Halaber, hartu ahal dela telefono mugikorra aldean, ezer gertatuko balitz ere.

 

Deskribapen laburra

Ibilbidea Oñati udal mugartean igarotzen da, Aizkorri-Aratz parke naturalean bildutako esparruetatik barrena, Deba ibaira ematen duen Arantzazu errekako osinak gaindituz. Zati batean, PR-GI 105 bide homologatuarekin bat egiten du. Osinaren hondo oihantsurantz abiatuko gara, lan handiz hegal kareharritsutan txertaturiko bideetan barrena, pagadi helduen artetik; bide horretan, alboan izango ditugu, halaber, konifera ustiapen ezkutukoak, galeria baso itxiak eta ur garbi bezain marmartiak.