Informazio erabilgarria guztiontzat.

 

Hemen, zure eskura jartzen dugu energia kontsumoa murrizteari eta eraginkortasun energetikoari buruzko informazioa.

Atzealdea Bizilagunen komunitatean energia aurreztuz

Bizilagunen komunitatean energia aurreztuz

Bizilagunen komunitateetan badaude energia kontsumitu eta gastuak sortzen dituzten espazio eta ekipamendu komunak, eraikineko jabe guztiei eragiten dietenak. Elementu horien artean, beroketa eta ur bero sistema zentralizatua, erabilera komuneko guneen argiztapena, igogailuak eta abar daude.

Hona hemen zenbait neurri, komunitateko bizilagun guztien artean energiaren erabilera eraginkorrago bat lortzen laguntzeko. Parteka itzazu zure bizilagunekin datorren bileran, eta kontzientzia itzazu gastuak murriztu eta energia aurrezteko.

 

KONTRATU ELEKTRIKO egokia izatea:

  • Komunitateak hornidura edo hornitzaile bat baino gehiago baditu, horiek guztiak elkartzeak faktura elektrikoan dirua aurrezten lagun dezake.
  • Berrikusi kontratatutako potentzia, eta egiaztatu komunitatearentzat egokia dela. Posible bada, kontratatutako potentzia jaitsi, modu horretan fakturaren kostu finkoa txikitzeko.
  • Era berean, ordu jakin batzuetan kontsumoa hobetzen duten tarifak aukeratzeak, esaterako, Ordu Diskriminaziodun tarifa bat aukeratzeak, komunitateari dirua aurrezten lagun diezaioke.

ARGIZTAPENA erabilera komuneko espazioetan:

  • Erabilera komuna duten eremu guztien argi puntuen inbentario bat egitea da egokiena. Egoera ezagutzeak ahalbidetuko du beharrezkoak ez diren argiak itzaltzea, eremu bakoitzerako argiztatze egokia aztertzea eta argi naturala aprobetxatzea.
  • LED eta kontsumo baxuko lanparak erabiltzea gomendatzen da; hortaz, egokia litzateke ordezkatzea oraindik eraikinaren eremu komunetan dauden lanpara gori edo fluoreszente  zaharrak.
  • Onena da igarobideetan (eskailerak, portaleak, atariak edo garajeak) presentzia-detektagailuak izatea, mugimendua hauteman eta berehala argiztapena aktibatu dadin. Horrela, beharrik ez dagoenetan, argia itzalita egongo da. Gaur egun, badaude presentzia-detektagailuak barnean dituzten  luminariak;  arrazoizko prezioan saltzen dira, eta, gainera, detektagailuaren eta argi puntuaren arteko kableak saihesten dira horrela.
  • Beste aukera bat da tenporizazio sistemak jartzea igarobideetan. Tenporizazio sistemek argiak itzaltzen dituzte aurrez ezarritako denbora tartea igaro ostean; horrela, argiak piztuta uztea saihesten da.
  • Komeni da eskaileretako, atarietako, garajeetako eta erabilera komuneko guneetako pizgailuak sektorizatzea horiek aldi berean piztea saihesteko, hau da, norbait garajea erabiltzen ari den bitartean eskaileretako argia piztuta egon ez dadin, esaterako.
  • Argiztatzeko elementuak garbi mantentzeko neurri sinple bat ezartzeak, erabilera komuneko guneen argiztapena hobetuko du. Egiaztatu erabilera komuneko guneen argiztapena ez dela gehiegizkoa.

IGOGAILUAK energi kontsumoa altua dakar:

  • Posible den heinean, aintzakotzat hartu eskailerak oinez jaistea (edo baita igotzea ere, solairu asko ez badira): ohitura osasuntsua da eta energia aurreztuko duzu, azken finean, igogailuko bidaiak erdira murriztuko dituzu!
  • Saihestu igogailua hutsik erabiltzea, hau da, igogailu bat baino gehiago baldin badaude, ez deitu biei, bat bakarra erabiliko duzu eta besteak alferrikako bidaia egingo du. Kasu horietan, maniobra selektiboa egiteko mekanismo bat jartzeak hutsik dauden igogailuen bidaiak murrizten ditu, dei puntutik gertuen dagoena aktibatzen baitu.
  • Ez da beharrezkoa igogailuen barnealdea une oro argiztaturik egotea; hortaz, pentsa daiteke instalatzea norbait barruan dagoenean soilik piztea ahalbidetzen duten presentzia-detektagailuak.

BEROGAILU eta UR BERO SANITARIOAREN instalazioei dagokiena:

  • Ur beroa igarotzen den hodiek behar bezala babestuta eta isolatuta egon behar dute, galdararen eta amaiera-puntuaren arteko ibilbidean galtzen den beroa murrizteko.
  • Galdara zaharra bada (10 urte baino gehiago baditu), komenigarria litzateke eraginkortasun energetiko handiagoko batengatik ordezkatzea, izan ere, erregaiaren kontsumoa murrizteko eraginkorragoa litzateke. Energia berriztagarriak ezartzea ere balioetsi dateke, esaterako, eguzki-energia termikoa edo biomasa.

Eraikinaren ISOLAMENDUari dagokionez:

  • Zubi termikoa hautsita duten beira bikoitzeko leihoek eta arotzeriek, portaleetako ate bikoitzek, eskailera itxietako leihoek eta ixteko sistema automatikoek nabarmenki murrizten dituzte eraikineko bero galerak. Garrantzitsua da irizpide hauek kontuan hartzea erreformak egin behar diren garairako.