Atzealdea Gaur inauguratu da Victoria Eugenia antzokian GNAT ZINEMA, Gipuzkoako Ingurumen eta Naturaren lehen Zinema Erakustaldia.

Inaugurazio ekitaldian DEHESA proiektatu da eta Victoria Eugeniak aforo bete du.

2021·04·14


Gaur inauguratu da Victoria Eugenia antzokian GNAT ZINEMA, Gipuzkoako  Ingurumen eta Naturaren lehen Zinema Erakustaldia.

Oraingo honetan, CANTÁBRICO filmaren zuzendariak inork gutxik ezagutzen duen Iberiar penintsulako toki bat erakutsi nahi digu bere azken filman, DEHESA, hain zuzen; munduan parekorik ez duen basoa, non askotariko sentsazioak deskubrituko ditugun. Arteek, artelatzek eta erkametzek gudu zelai bat eratzen dute, eta, bertan, belarjale handiek erronka jotzen diote elkarri; katamotz iberiar dotore eta isilak zein arrano ikaragarriak ehizan aritzen dira; eta loreak kamuflaje harrigarriekin jantzitako harraparien ezkutaleku bihurtzen zaizkigu. Baina, horrez gain, urtero, urrutitik etorritako milaka bidaiari hartzen dituen leku atsegina ere izan daiteke, paraje horietan izaten baitute neguko bizilekua. Izan ere, eguraldi epelagoa bilatzen dute, eta, horrekin batera, jakirik preziatuena: DEHESAKO urrea, hau da, ezkurrak; arbolek, biziraupena bermatzeko, animaliekin erabiltzen duten truke txanpona.

Victoria Eugeniaren inaugurazio saio honetan omenaldia egin zaio Wanda films-i, naturari buruzko dokumentalak egiten egindako ibilbideagatik.

Inaugurazioan izan dira Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatua, Harkaitz Millán, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatua, Jesús Martínez, Trienekenseko gerentea , José María Morales, filmaren ekoizlea (Wanda Films) eta Joaquín Gutiérrez filmaren zuzendaria.

Zinema Erakusketa honen helburua gertuen dagoen naturaren kalitatearen dibulgazioa da, pertsonok naturarekin ditugun harremanetan sakonduz eta gizarteek naturarekin erlazionatzeko dituzten formak ezagutuz: natura gizateriaren kulturan, naturan dugun aztarna, pertsonen eta animalien arteko lotura, haurrak eta natura.

Gnat Zinema egoitza izango duten Gipuzkoako zortzi udalerriak Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Oñati, Tolosa eta Zumaia izango dira. Egoitza horietan, naturarekin lotutako 10 film proiektatuko dira: Dehesa, Mountain, Artifishal, The Wild Thing, Los Plástico, Out Of Plastic, Natura Bizia, The Sacred Place Were Life Begins, Burbunak eta Etsayak y David Attenborough: Una Vida en Nuestro Planeta.