Informazio erabilgarria guztiontzat.

 

Hemen, zure eskura jartzen dugu energia kontsumoa murrizteari eta eraginkortasun energetikoari buruzko informazioa.

Atzealdea Ibilgailu berria... eta elektrikoa balitz?

Ibilgailu berria...  eta elektrikoa balitz?

Ibilgailu elektriko bat erostea pentsatzen ari bazara, jarraian ezaugarri tekniko eta ekonomikoak jasotzen dituen zerrenda bat duzu,  lagungarria izan daitekeena aukeratzeko orduan, kontuan hartuz ibilgailuari emango diozun erabilera.

Nahiz eta OPEP-ek (petrolioa esportatzen duten estatuen erakundea) iragarri duen 2040. urterako munduko ibilgailuen % 1 bakarrik izango dela elektrikoa, garbi dago azken urteetan ibilgailu marka gehienetan iraultza bat gertatu dela ibilgailu elektrikoen merkatuan kokatzeko. Egun, ibilgailu elektronikoak merkaturatzen dituzten 26 marka daude: ezagunenetako batzuk Peugeot, BMW, Volkswagen, Nissan, Citroën, Renault,  etab; beste batzuk, berriz, apenas agertzen dira hedabideetako iragarkietan; eta hedabideetan nagusi dena TESLA.

Zein alderdi tekniko-ekonomiko hartu behar dira kontuan ibilgailu elektriko bat aukeratzeko orduan? Ohiko erregaia erabiltzen duten ibilgailua erostea aukeratzen badugu prezioa, autonomia (bateriaren gaitasunarekin lotura zuzena), elektrizitatearen kontsumoa eta abiaduraren ezaugarriak berak izango lirateke, baina kargatzeko denbora eta horretarako guneak ere kontuan hartu beharrekoak dira.

Abuztuko buletinean etxean ibilgailuak kargatzeko guneei buruzko informazioa emango dizuegu, baina jakin ezazue Gipuzkoan erabilera publikoko (asko IBIL  karga kudeatzaileari dagozkionak) eta pribatuko 59 karga gune daudela  (https://www.ibil.es/index.php/es/).

Baina 6 puntu horiez gain bi galdera hauek egitea komeni da:

Zein erabilera emango diot ibilgailu elektrikoari? Hiri barruan? Hiri artean? distantzia ertainak? Erantzuna garrantzitsua da autonomiaz eta bateriaz ari baikara, hau da, karga batetik bestera egin ditzakegun kilometroez.

  1. Autonomia:  ibilgailu elektrikoetako ion litiozko bateria arruntek 65 kilometroko gidatze autonomia ahalbidetzen dute hiriko kotxe elektriko trinkoenen (AIXAM Mega city) kasuan eta TESLA Model S ibilgailu iraultzailearen kasuan berriz 550 kilometro; baina, batez bestekoa 130-140 kilometro inguruan kokatzen da.
  2. Gehieneko abiadura: errekuntzako ibilgailuetan bezala, zenbat eta abiadura handiagoa orduan eta elektrizitate kontsumo handiago eta bateria deskarga handiagoa. Ibilgailu elektriko gehienek  orduko 110-120 kilometro harrapatzen dituzte (gure errepideetako abiadura muga), baina ibilgailu elektriko hiritar txikiek (RENAULT Twizy) 45-85 kilometroko habiadura harrapatzen dute eta BMV i3 kirol bertsiokoek,berriz, 150 km/orduko harrapatzen dute.
  3. Elektrizitate kontsumoa: Ibilgailu elektrikoen kontsumoa 100 kilometro bakoitzeko  kilowatio orduko neurtzen da (kW.h/100 km.) Kontuan hartu behar da gidatzen zenbat eta eraginkorrago izan (eta elektrizitatea kontsumitzen duen ibilgailuaren ekipamendua ahalik eta gutxien erabiltzen badugu) bateriaren autonomia luzatuko dugula eta gastu gutxiago izango dugula. Kontsumoaren batez bestekoa 13kWh/100km da, baina bertsio hiritar soilek (RENAULT Twizy) 6kWh/100km kontsumoa dute. Kontsumo horren kostu ekonomikoa kontratatzen dugun kargaren tarifaren araberakoa izango da, bai baimendutako kudeatzaile baten bitartez (karga publikoko guneak) edo gure erreferentziako merkaturatzailearen bitartez, kargatzeko gunerik badugu. Kostu ekonomikoa 2 eta 2,6 €/100 km artekoa izan daiteke egunez kargatzen badugu edo 0,9 -1,3€/100km-ra jaitsi daiteke 2.0DHS tarifa onuragarria aprobetxatzen badugu (supervalle bezala ezagutzen dena eta ibilgailu elektrikoentzako bereziki pentsatutakoa).
  4. Kargatzeko denbora: Egun birkargatzeko 3 modalitate daude, motela (ohiko etxeko karga gunea), erdi-azkarra eta (oso) azkarra. Horiek karga kudeatzaileek erabiltzen dituzten karga publikoko guneetan aurkitzen dira. (Ad. IBIL) Lehen kasuan bateria guztiz kargatzeko 6 -10 ordu beharko dira, bigarren kasuan berriz, ordubete gutxi gorabehera, eta  puntako karga azkarrarekin, ordu erdi bat baino gutxiago! Dena den jakin behar duzu bateria horiek partzialki kargatu daitezkeela (bateriaren ahalmenaren %80) denbora erdian (3-5 ordu).
  5. Prezioa: nahiz eta errekuntzako motorretan baino modelo eskaintza txikiagoa izan, elektrikoen merkatuan hiri erabilerako, hiriarteko erabilerako, merkataritza erabilerako eta familia formatuko ibilgailuak aurki ditzakegu, trinkoak edo deportiboak, 23.000 eurotik aurrera (laguntzarik gabe eta BEZa barne) baina ibilgailu elektriko txikiak ere aukera ditzakegu, hala nola, Renault Twizy 8.000 eurotan edo Tesla etxeko S eredua, 67.000 eurotan. Gehien saldu diren ibilgailu modeloen taula honek lagundu zaitzake begirada batean.

Energiaren Euskal Erakundeak badu "garraioa eta mugikortasun efizientea" bultzatzeko laguntza programa, hemen kontsultatu dezakezu.

Gainera, amortizazio epearen eta konparazioen azterlan zehatzago bat  egin nahi baduzu CEVNE izeneko CARTIF Zentro Teknologikoko potentzia handiko kalkulagailu hau gomendatzen dizugu.

Zorte on zure aukeraketan!