Atzealdea JAIZKIBEL: Kantauriko talaia

I. Etxezarraga

Sarbidea

Lezotik edo Hondarribitik abiatuta, GI-3440 errepidean barrena Jaizkibel gainetara goazela, 10. kilometro puntuan edo, Santa Barbara aldeko aparkalekura hartuko dugu. Toki hartantxe egon zen Jaizkibelgo Paradore Probintziala, 1950eko hamarkadaren erdialdetik 1999an eraitsi zuten arte. Begiratoki zabal batekin, mahai bat dauka, 180º-ko mendi ikuspegi bikainarekin.

 

Distantzia

2,800 km

 

Aurreikusitako denbora

2 ordu

 

Zailtasuna eta errekerimenduak

Ibilbide honek ez du ageri nabarmentzeko moduko zailtasunik. Halaber, ez du ekipamendu berezirik eskatzen, mendi ibilietarako oinetako eta arropa egokiak baino ez. Komeni da ura eta elikagai arinen bat eramatea. Halaber, hartu ahal dela telefono mugikorra aldean, ezer gertatuko balitz ere.

 

Deskribapen laburra

Ibilbidea Hondarribiko udal mugartean igarotzen da osorik, Jaizkibel mendilerroaren ekialdeko adarrean, Gipuzkoa lurraldeko ekialdeko muturrean –eta, hortaz, Iberiar penintsularen amaiera-amaieran–.

Monumentu Multzo kategoriarekin Ondasun Kultural izendatutako Donejakue Bidearen Gipuzkoako kostaldeko bidean igarotzen da gure ibilbidearen trazatu osoa. Baliagarritasun publikokotzat aitortua da zeharkatzen duen ingurua, eta Europar Batasunak Kontserbazio Bereziko Eremu izendaturik dago, Natura 2000 Sarearen barruan (bioaniztasuna kontserbatzeko Europar Batasuneko eremuen sarea).

Harrigarriak dira ibilbide osoan zehar txori begiz miretsitako ikuspegiak, zuhaitzik gabeko lurretan barrena, zeinak larre estentsibotarako baliatzen baitira: alde batetik, Bizkaiko Golkoko kostaldea eta haren horizontea, eta, bestetik, Txingudiko badia eta Gipuzkoa eta Lapurdi barrualdea.

Bideak mendi arranditsu horren humanizazio lekukotza garrantzitsuak erakusten ditu, urrun geratzen zaigun historiaurrekoak zein oraindik oraintsukoak. Nekropoli primitiboak, eremu gotorrak, espazio mitologikoak eta sakralizatuak, denboraren joanarekin agertutako errealitateak eta kimerak, aldi berean urruneko eta gertuko zaizkigunak.