Atzealdea OIELEKU: baso sorgindua

I. Etxezarraga

Sarbidea

Oiartzundik, GI-3631 errepidean barrena Artikutzarantz hartuta, harik eta 12,5 kilometro puntuaren inguruan errepidean eskuinetara irekitako aparkalekua topatu arte, Kausoro muinoan.

 

Distantzia

3,800 km

 

Aurreikusitako denbora

2,30 ordu

 

Zailtasuna eta errekerimenduak

Ibilaldi honek ez du ageri nabarmentzeko moduko zailtasunik. Halaber, ez du ekipamendu berezirik eskatzen, mendi ibilietarako oinetako eta arropa egokiak baino ez. Komeni da ura eta elikagai arinen bat eramatea. Halaber, hartu ahal dela telefono mugikorra aldean, ezer gertatuko balitz ere.

 

Deskribapen laburra

Ibilbide osoa Oiartzungo udal mugartean igarotzen da, Aiako Harria parke naturalaren barruan, iparraldeko mendi inguruetan, Bunanagirre parean. Garai batean ikazkintzarako trazatutako baso bideetan barrena ibiliko gara, zeinak Bortzirietako mendi paleozoikoko lur granitikoetan irekiak baitira, bakarrak Gipuzkoan.

Berriro konifera sartutako sailak zeharkatuko ditugu, baita larre pribilegiatuak eta pagadi inausi bikainak ere. Eta, halaxe, Gipuzkoako paraje eder eta enigmatikoenetako batean sartuko gara; inguru horretan, lurrean sarturiko harrizko barruti zirkular ugari daude (cromlechak edo jentilbaratzak), kondairak dioenaren arabera, garai bateko ehorzleku izandakoak.

Inguruotan, beste toki gutxitan bezala jarraitzen dute ikusgai garai bateko esplotazio ereduen aztarnek, basoak mende luzez markatu dituzten horiek. Habitat berezi honek balio nabarmena du ekologiaren, paisaiaren eta kulturaren aldetik; guztia ere Aiako Harria mendiaren haitz granitikoen silueta ikusgarria buru duela.