Atzealdea Gipuzkoako Garapen Jasangarriko Helburuen ingurumen helmugen aurrerapen mailari buruzko laugarren txostena argitaratu da

2023·02·03


Gipuzkoako Garapen Jasangarriko Helburuen ingurumen helmugen aurrerapen mailari buruzko laugarren txostena argitaratu da

Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak Gipuzkoako ingurumen eta garapen jasangarriko politiken arloan Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) aurrerapenari buruzko laugarren txostena argitaratu du. Urtero argitaratzen den dokumentu honek modu errazean erakusten du, adierazleen bidez, Gipuzkoak zenbateraino egin duen aurrera 2030 Agendaren ingurumen-helmugak lortzeko bidean (NBEk 2016ko irailean onartu zuen).

Ingurumen Zuzendaritzaren Gipuzkoako Iraunkortasunaren Behatokiak ezarritako sistemaren bidez, guztira 48 ingurumen-helmuga jarraipena egiten ari da 67 adierazleren bidez. Horrela, aldagai horiek 2015 eta 2021 urteen artean izan duten bilakaera islatzen du txostenak, eta, horri esker, balorazio eskematikoa egin daiteke Gipuzkoak GJHen ingurumen osagaia lortzeko izan duen aurrerapen mailari buruz. Adierazleen jarraipenaren arabera, Gipuzkoako Lurralde Historikoak aurrerapen positiboa izan du aztertutako helmugen % 48tan, eta aurrerapen gutxi izan ditu helmugen % 15ean.

Aldeko aurrerapausoak eman dituzten helmugen artean daude energia eraginkortasuna hobetzea, klima aldaketari buruzko neurriak (arintzea eta egokitzea) txertatzea politika, estrategia eta planetan, eta itsas kutsadura prebenitzea eta murriztea. Aldiz, 2030eko helburuetara iristeko, Gipuzkoako Lurraldeak hobetu egin beharko lituzke, besteak beste, garraioaren sektoreko berotegi-gasen emisioak, energia autohornikuntza edo arriskuan dauden espezieen babesa.

Ikusi txostena