Atzealdea SAKONETA: lurraren liburua

I. Etxezarraga

Sarbidea

Zumaiatik N-634 errepidea hartu Debarantz, eta, gutxi gorabehera 35. kilometro puntuan, eskuinetarantz irteten den pista homigoiztatua hartuko dugu. 0,85 km inguru egin ostean, Errotaberri baserri parera iritsiko gara, eta zabalgune bat ikusiko dugu autoa uzteko. AP-8 autobideko Itziarreko irteeratik ere sar daiteke, N-634 errepidea Zumaiarantz hartuz, eta, 35. kilometro puntura iritsitakoan, ezkerretarantz irekitzen den pista hartuko dugu, harik eta lehen aipatutako aparkalekura iritsi arte. Atxikita dauzka hainbat instalazio, hala nola aisia guneak, zabuak, mahaiak, komunak...

 

Distantzia

2,700 km

 

Aurreikusitako denbora

2,30 ordu

 

Zailtasuna eta errekerimenduak

Ibilbide honek ez du ageri nabarmentzeko moduko zailtasunik. Halaber, ez du ekipamendu berezirik eskatzen, mendi ibilietarako oinetako eta arropa egokiak baino ez. Komeni da ura eta elikagai arinen bat eramatea. Halaber, hartu ahal dela telefono mugikorra aldean, ezer gertatuko balitz ere.

 

Deskribapen laburra

Ibilbide osoa Deba udalerriaren barruan dago, eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen zirkunskripzioan daude zeharkatzen dituen lurrak. Erabilera publikoko bide batean barrena oinez, Errotaberri errekaren ertzean tipi-tapa –erreka horrek Sakoneta errekarekin bat egiten du, izen bereko senadian, Itziarko garai bateko komunitateko portuan–. Haltz sail itxi batean barrena joango gara, belardi oparoak eta hostozabal masa irmoak gurutzatuz, eta, bat ere uste gabe, Sakonetako itsas arras ikusgarri, harrigarri eta basatian agertuko gara. Naturak emandako opari ederra.