Atzealdea UDALA: herensugearen basoak

I. Etxezarraga

Sarbidea

Arrasate erdiguneko Uribarri auzotik, GI-3552 errepidean barrena Udala auzoko beheko gunera igoko gara, eta San Esteban ermitaren aurreko aparkaleku antolatuan utziko dugu autoa.

 

Distantzia

4,400 km

 

Aurreikusitako denbora

3 ordu

 

Zailtasuna eta errekerimenduak

bilbide honek ez duageri nabarmentzeko moduko zailtasunik. Halaber, ez du ekipamendu berezirik eskatzen, mendi ibilietarako oinetako eta arropa egokiak baino ez. Komeni da ura eta elikagai arinen bat eramatea. Halaber, hartu ahal dela telefono mugikorra aldean, ezer gertatuko balitz ere.

 

Deskribapen laburra

Ibilbide osoa Arrasateko udal mugartean igarotzen da. Garai bateko hainbat herri gurdibide zeharkatzen ditu, gaur basoko pista bilakatuak, zoladuran arroka bizia, legarra eta lurra ageri dutela, guztia ere Udalaitz kareharrizko mendi mitikoaren hego-mendebaldeko hegian. Artadi itxiak zeharkatuko ditugu, baita berriro sartutako pinudiak ere, eta garai bateko landa ekoizpeneko azpiegituren ondotik ibiliko gara, zeinak lotu-loturik baitaude mendi paraje hauetako baliabide naturalak aprobetxatzearekin.