Informazio erabilgarria guztiontzat.

 

Hemen, zure eskura jartzen dugu energia kontsumoa murrizteari eta eraginkortasun energetikoari buruzko informazioa.

Atzealdea Ur beroarekin Energia aurrezten duzu?

Ur beroarekin Energia aurrezten duzu?

Ur bero sanitarioa gure kontsumorako etxean erabiltzen den ur beroa da. Kontuan hartu behar da harreman zuzena dagoela kontsumitzen den ur kopuruaren eta ura nahi den tenperaturara berotzeko erabilitako energiaren artean. Hau da:

Zenbat eta ur gehiago erabili, orduan eta energia gehiago (bai elektrikoa, gasa, gasolioa edo bestelakoa) behar dugu berotzeko!

Zenbat eta uraren tenperatura handiagoa izan, orduan eta energia gehiago behar dugu berotzeko!

Ohiko ekintzetako adibide batzuk adierazten dizkizugu, ur beroaren erabilera arduratsu batekin zure kontsumo energetikoa  aurrez dezazun.

Bainugelan:

  • Dutxatzen bagara bainatu beharrean, ur litro gutxiago erabiltzen dugu eta, gainera, energia gutxiago kontsumitzen dugu ur kopuru txikiagoa berotu behar dugulako.
  • Aldi berean, dutxatzerakoan uraren tenperatura  40 ºC-tan jarri beharrean 35 ºC-tan jartzen badugu, energia (eta dirua) aurrezten dugu erosotasun termikorik galdu gabe. Iturri termostatikoek balore iraunkor batera egokitzen dute tenperatura, energia xahutu gabe eta ura tenperatura altuagoetan berotu gabe.
  • Galdara gehienek ur bero sanitarioaren erabilera tenperatura ( kontsignako tenperatura izenekoa) egokitzen dute; beraz, kontsulta ezazu zure galdara ereduaren erabiltzaile gidaliburua egokitzapen hori nola egin jakiteko.

Iturrietan:

  • Emariaren erreduzitzaileak iturrietan jartzen dira, eta airea eta ura nahasten dituzte ur kopurua murriztuz, baina erosotasuna mantenduz. Sukaldeko, bainugelako, eta garbitokiko iturrietan jarri daitezke eta uraren kontsumoa % 50 murriztu dezakete.

Sukaldean:

  • Saiatu ur kopuru egokia erabiltzen elikagaiak irakiteko ontziak betetzerakoan.
  • Urak lehenago irakingo du ontziak ixten badituzu, eta, horrela, egoste denbora murriztu dezakezu. Presio-eltzeak erabiltzeak ere egosteko denbora murrizten du.

Garbigailua eta ontzi garbigailua erabiltzerakoan:

  • Ahal duzun guztietan, tenperatura baxuan garbitu arropa eta baxera.  Garbigailuaren tenperatura 40 ºC-tan jarri 60 ºC-tan jarri beharrean. Arropa ez badago oso zikina 30 ºC-tan garbitu. Ba al zenekien gailu horiek kontsumitzen duten energia gehiena ura berotzeko dela?
  • Aprobetxatu egungo garbigailuek eta ontzi garbigailuek eskaintzen dituzten programa bereziak (eko, karga erdikoa).  Adibidez, eko programak, nahiz eta luzeagoak izan, % 50 aurrez dezake energian eta uran beste programa batzuekin alderatuta, garbiketa denbora luzatu egiten baitute tenperatura baxuagoan garbitzeko eta garbiketaren eta urberritzearen ura berriz erabiltzeko.
  • Kontsultatu zure gailuen erabiltzaile gidaliburua; gehienek taula bat dute non adierazten den programa bakoitzeko energiaren eta uraren kontsumoa. Izan ere, datu horiekin jakin dezakezu zein den programa eraginkorrena.