Informazio erabilgarria guztiontzat.

 

Hemen, zure eskura jartzen dugu energia kontsumoa murrizteari eta eraginkortasun energetikoari buruzko informazioa.

Atzealdea Nola kargatu ibilgailu elektrikoa etxeko garajean

Nola kargatu ibilgailu elektrikoa etxeko garajean

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko sare nazionala eta Euskal Herrikoa ez da oso zabala. Uztailean esan bezala, Euskadi mailan 60 gune publiko zein pribatu daude, nahiz eta 2014. urte amaierako Estatuko araudiak ezartzen duen derrigorrezkoa dela aparkaleku publiko kolektiboek kargatzeko gune bat izatea 40 aparkalekuko (BT 52 "helburu berezietako instalazioak. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak" jarraibide tekniko osagarri berri bat onartzen duen 1053/2014 Errege Dekretua).

Ados, baina nire etxean kargatzeko gune bat jarri nahi dut. Zer aukera ditut? Etxe sektorean bi egoera daude: familia bakarreko etxebizitza garajearekin eta gertuko entxufeekin, eta gertuko entxuferik gabeko edo entxufe komunitarioak dituzten familia askorentzako etxebizitzak (garaje itxietako entxufeak komunitateko kontadore elektrikoari konektatuta egoten dira normalean).

Garajea dut familia bakarreko etxebizitzan: fabrikatzaileako onartzen duen elikatze kableak mota honetako konektorea badu, ohiko entxufe bat (Schuko izenekoa), ez da inbertsio handiagorik behar ibilgailu elektrikoa kargatzeko, betiere etxebizitzan kontratutako potentziak karga onartzen badu (2,3 kilowatteko potentzia eta 10 ampereko intentsitatea). Baina irtenbide gomendagarriena da ibilgailua azkarrago elikatzea ahalbidetzen duen hormako karga puntu bat jartzea garajean, 16 ampereko intentsitatekoa eta 3,6 kilowatteko potentziakoa, kargatzeko denbora murriztuz.

Baimendutako instalatzaile elektriko batek instalatu behar  du kargatzeko puntu hori araudiaren arabera (Behe Tentsioko erregelamendu elektroteknikoa BTEE), beharrezkoak diren buletinak idatziko ditu eta derrigorrezko izapide administratiboez ardurako da administrazioaren aurrean, eta hala badagokio, erreferentziako  komertzializatzailearen aurrean, kontratatutako potentzia handitu behar bada. Esku hartze honen kostua guztira 1000-1500 euro artekoa izaten da (karga puntuaren eta instalazioaren kostua).

 

Aparkaleku propioa dut garaje kolektiboa duen familia askorentzako etxebizitza batean: Kasu horretan ezinbestekoa da baimendutako instalatzaile batek kargatzeko horma puntu bat jartzea (edo zutikakoa, nahiko toki badago). Beharrezkoa da baita ere, edozein esku hartze baino lehen, komunitateko lehendakariari edo administratzaileari instalazio horren berri ematea idatziz (alokairua eta eraikinen eraginkortasun energetikoa sustatzeko eta horien prozesua arintzeko neurrien 19/2009 Legeak  Jabetza Horizontaleko 49/1960 Legea aldatzen du garaje komunitarioetako banakako aparkalekuetan ibilgailuak kargatzeko puntuak jartzeko).

Orain 3 aukera dituzu horniketa elektrikoa karga puntura eramateko:

1. Gure etxeko koadro elektriko orokorretik garaje plazaraino: eskulanaren eta kable sarearen kostua eragozpen izan daiteke goiko solairuetan bizi bazara.

2. Gure kontadoretik (digitala) garaje plazaraino: Kontadorea normalean kontadore koadroan egoten denez, behe solairuan edo garaje solairuan, irtenbide hau merkeago da eskulanari zein kable sareari dagokionez.

Bi kasuetan karga puntua zure etxean duzun kontratu elektrikoari lotzen ari zara.

3. Garajeko kontadore digital komunitariotik gura karga punturaino deribazio bat egitea: aukera honek bi baldintzapen ditu, lehenengoa, komunitateak instalazioa onartu behar duela, eta bigarrena, kontadore gehigarri bat jarri behar dela kontsumoa monitorizatu ahal izateko ibilgailuaren karga dela eta, komunitateak dagokigun kostu ekonomikoa fakturatzeko.

 

Baina, hornikuntza kontratu independente bat nahi badut kotxe elektrikoaren kargarako?

Erabiltzailearentzat aukera garestiena da, karga puntuaren instalazio kostuaz eta kostu materialaz gain kontratu berriaren bi hilabetean behingo gastua gehitu behar baitzaio: kontadorearen alokairua, potentziaren araberako prezioa, zergak, etab. Abantaila ukaezina ere badu, izan ere tarifa elektriko erregulatua kontratatu daiteke, (2.0DHS) ibilgailu elektrikoarentzat bereziki pentsatua, “super valle” izenarekin ezagutzen dena eta gau ordutan kargatzeko prezio baxuak dituena (3-6 zentimo bitartekoa kilowatt orduko, 2016. urtean).

Gehien zabaltzen ari den aukera da karga zerbitzua baimendutako kudeatzaile batekin kontratatzea (IBIL adibidez) Kudeatzaile horrek instalazioaren azterlan teknikoa egiten du, inbertsio ekonomikoa bere gain hartzen du (baldintza batzuekin) eta beharrezkoak diren izapide administratiboak egiten ditu hornikuntza elektrikoko  eta kargatzeko zerbitzuen alokairuko  zenbait tarifa finkoren truke. Aukera honek duen abantaila da kudeatzaileak estatu osoan eskuragarri dituen puntu publikoetan kargatzeko aukera ematen duela, etxeko kargaren menpe egon gabe ibilbide ertainak egitean.

Ibilgailu elektrikoak erosteko diru laguntzak dauden bezala, etxeetako aparkalekuetako karga puntuetarako ere administrazioak (Energiaren Euskal Erakundea) laguntza ematen du.