Gipuzkoako Itsasertzeko Bideometria Foru Sarea

Gipuzkoako Itsasertzeko Bideometria Foru Sarea kostaldean zehar bideokamerak dituzten 9 instalaziok osatzen dute. Gainera, Zarauzko bideometria estazioak ere informazioa ematen dio sareari. 10 estazioek hondartzak monitorizatzen dituzte, 3 aplikaziotan oinarrituta: erabiltzaile-kopurua, segurtasuna eta morfodinamika:

  1. Erabiltzaile-kopurua: okupazio-dentsitatea kalkulatzeko aukera ematen du, kameretatik lortutako bat-bateko irudietatik abiatuta, Erabiltzaile-kopurua hondartzaren dentsitatearen eta azaleraren arabera lortzen da. Hondartza bakoitzeko erabiltzaile-dentsitate maximoak, batez besteko iraupena edo udako denboraldian hondartzak goizez edo arratsaldez bisitari gehiago jasotzen dituen jakin daiteke, besteak beste.
  2. Segurtasuna: batez besteko irudiek ahalbidetzen dute argi-dentsitate handiko eremuak, haustura-eremuak, olatuek hausten ez duten eremuak eta korronte arriskutsuei lotutako kanal sakonagoak bereiztea. Informazio horretatik abiatuta, korronteen eta olatuen eguneroko mapak lortzen dira. Mapa horiek baligarriak dira sosrospen-zerbitzurako, eta tableta ematen zaie sorosleei funtzionalitate horiek kontsultatzeko aukera ematen duen aplikazio batekin. Gainera, usan egindako erreskateak geoerreferentziatu daitezke aplikazio berean.
  3. Morfodinamika: kostaldeko hareatzen morfologiaren denbora bilakaera aztertzea, lortutako batez besteko irudietan oinarrituta. Denboran zehar hainbat adierazle aztertzen dira: mareaz gaindiko eremua, distantzia itsasgoran eta distantzia itsasbeheran. Datu horiek klima aldaketaren ondorioz behatutako itsas mailaren igoerarekin alderatzeko aukera ematen du.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azti Fundazioak hitzarmena sinatu dute informazioa eskuratzeko eta urteko txostenak egiteko, bideometriako 10 estazioetatik lortutako datuak oinarri hartuta. Horrez gain, sorospen-zerbitzuei beharrezko prestakuntza ematea aurreikusten du, segurtasuneko erabilgarritasunak aprobetxatzeko. Horretarako, egunero bistaratzen dira korronteen eta olatuen mapak tabletetarako aplikazioan, eta erreskateak geoerreferentziatu daitezke.

 

2022an, hareatzetako okupazio-maila 2021ean erregistratutakoa baino nabarmen handiagoa izan da (%8,01).

2021ean erregistratutako datuekin alderatuta, igoera handia izan da Debako (%+23,79), Zarauzko (%+13,94) eta Zumaiako (%+10,64) hondartzetan.

Aldiz, Hondarribiko (-%2,40)  hondartzan erabiltzaile gutxiago izan dira.

Mutrikuko, Getariako eta Orioko hondartzetan 2021ekoaren antzekoa izan da erabiltzaileen presentzia hondartzetan.

Emaitzak  esteka hauetan kontsulta daitezke:

 

Gipuzkoako hareatzen behaketa morfodinamikoari esker, harea-banaketan eta hondartzen forman aldaketak monitorizatu daitezke. Lortutako datuak aztertu dira, hareatzetako higaduraren eta hazkundearen urteko zikloetan oinarrituta. Azken azterketa-aldia 2019ko urrira artekoa izan da. Sarearen 10 hondartzari buruzko informazioa dago, horietako gehienetan 6-7 hilabeteko azterketa-aldiarekin. Hala ere, bai Deban bai Hondarribian urtebete baino gehiago dago, eta Zarautzen 9 urte baino gehiagoko datuak daude. Egindako jarraipenaren emaitzak esteka honetan kontsulta daitezke:

 

Sarearen kamerek lortutako irudien orto-zuzenketari esker, hondartzen erabiltzaileentzat arriskuak izan daitezkeen eremuak identifikatu daitezke, olatuak eta korronte indartsuak daudelako. Oso erabilgarria da sorospen-zerbitzuetarako, egunero ematen baitzaie aplikazio baten bidez informazioa eskuratzeko aukera.