BISITA GIDATUAK ENERGIA BERRIZTAGARRIEN INSTALAZIOETARA (USURBILGO LANBIDE ESKOLAN)
Bisita hauetan interesa duen edonork parte hartu dezake. Usurbilgo Lanbide Eskolan burutuko dira bisitak eta bertako irakasle-adituek emango dituzte azalpenak eta partehartzaileen galderei ere erantzungo diete.
Ondorengoak ikusteko aukera izango da:
energia fotovoltaiko bitartez elektrizitatea sortzeko gailuak, metagailu sistemarekin (bateriak), autokontsumo moduan
eguzki energiaren bidez ur beroa lortzeko modu eraginkorrak
aerotermia, eraikinetako klimatizazio sistema eraginkorrenetakoa
kontsumo oso baxuko eta egurrez egindako eraikina, Enegur