Deskarbonizazio sektorialerako planak


Klima aldaketa da XXI. mendeko ingurumen erronka nagusienetako bat, nagusiena ez bada, behin eta berriz hainbat foro eta erakundetan adierazten den moduan, Nazio Batuetan kasu. Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernuarteko Taldeak (IPCC ingelesezko sigletan) berriki adierazi duenez, 2010-2019 aldian mundu mailako urteko batezbesteko berotegi efektuko gasen isuriak gizateriaren historiako altuenak izan dira, nahiz eta gorakada geldoagoa den.
Halaber, IPCCren II. lan taldeak berriki egindako Klima aldaketa 2022: klima aldaketa arintzea txostenaren arabera, isuriak ez badira berehala gutxitzen sektore guztietan, ezinezkoa izango da berotze globala 1,5 ºC jaistea. Horregatik, berotzea 1,5 ºC eta 2 ºC-ra mugatzeko ebaluatutako aukerak gautzeko mundu mailako berotegi efektuko gasen isuriek iritsi behar dute puntu gorenera beranduenez 2025ean eta 2030erako drastikoki murriztu behar. Horretarako, arintzeko ekintzak azkartu behar dira sektore guztietan.
 
Gipuzkoan, berotegi efektuko gasen inbentarioen arabera, garraioa da berotegi-efektuko gasen igorle nagusia, eta atzetik dator industria.
Emisioen murrizketa sektore guztietan bizkortu behar dela eta horrek arintze jarduerak gehiago hedatzea eskatzen duela jakinik, Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusia Deskarbonizazio Plan sektorialak definitzen aritu da, sektoreko enpresa txiki eta ertainek deskarbonizazioari aurre egiteko garatu beharreko neurri orokorrei dagokienez erreferente bat izan dezaten..
Sektore hauetako deskarbonizazio planak eskuragarri daude:

Sektore-plan horiek deskarbonizaziorako autodiagnostikorako tresna batekin osatzen dira. Autodiagnostikorako tresna hau laguntza-tresna bat da, erakundeek deskarbonizazioaren arloan egun duten egoera balioetsi eta deskarbonizazioa bideratu ahal izateko diseinatua, epe labur, ertain eta luzean jarduna hobetzeko aukera emango dioten ekintza orokorren proposamenean oinarrituta.

Tresna 3 jarduera-bloke nagusitan egituratzen da. Multzo horietan, erakundeak deskarbonizazioan gaur egun duen jarduna diagnostikatu ahal izateko galderak biltzen dira.

Autodiagnostikoa amaitzean, puntuazio orokor bat lortzen da, enpresak deskarbonizazioaren arloan gaur egun duen egoera zehazteko, eta lehentasunezko neurriak eta ekintzak aurkeztuko dira, jarduera-blokeen arabera bereiziak, erakundeak deskarbonizaziorantz bideratzeko aukera izan dezan. Neurri eta ekintza orokor horiek 6 sektoreren aldez aurreko analisian oinarrituta definitu dira (eraikuntza, paper-kartoia, metalmekanikoa, zerbitzuak, makina-erreminta eta nekazaritza eta elikagaiak). Sektore horiek askotariko jarduerei erantzun diezaiekete, baina ez dira erakunde bakoitzerako planteamendu espezifiko eta pertsonalizatutzat hartu behar.