ENERGIA-KOMUNITATEAK SORTZEKO ETA KONFIGURATZEKO DINAMIZAZIO PROZESUAK

 

OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoaren laguntzaren esparruan, energia-komunitate bat eratu aurreko fasean laguntza emateko diseinatu da zerbitzu hau. Beraz, hasierako bultzadarako tresna bat da, eta Gipuzkoako lurraldean energia komunitate berriak sortzea du azken helburu.

Doako zerbitzua da, eta horren onuradun izan daitezke tokiko erakundeak nahiz beste mota batekoak (pertsonen talde eragilea, enpresak, elkarteak, etab.) beren udalerrian, auzoan, industrialdean edo eremu geografikoan energia komunitateak bultzatzeko interesa izan dezaketenak.

Zerbitzuak 3 saio dinamizatuz osatutako pakete bat du, eta, azken produktu gisa, hurrengo urratsetarako ibilbide-orri bat darama. Prozesu horrek hedapen-lan handia eskatzen du eta, horretarako, erakunde eskatzailearen parte-hartzea beharko da.

Eskaera egiteko, beheko formularioa bete behar da. Eskaera iristen zaigunean, harremanetan jarriko gara erakunde eskatzailearekin, zerbitzuaren hasiera finkatzeko.

Eskaera egiteko azken eguna martxoaren 1a da. Informazio gehiagorako, kontsultatu hurrengo informazio eskuorria.

Prozesuak bukatuta egon beharko du irailaren 15a baino lehen // Ez da eskaerarik onartuko 2025eko irailaren 15a baino gehiago luzatuko direla aurreikusten den prozesuetarako.


Formulario honen helburua da dinamizazio-zerbitzurako izena emateko eskaerak jasotzea, eta parte hartzen duten pertsonen eta erakundeen interesari eta beharrei buruzko oinarrizko informazioa biltzea.

Prozesu bakoitzaren beharretara egokitutako garapena bermatzeko, ahalik eta argitasun eta xehetasunik handiena behar da erantzunetan, kasu bakoitzerako ibilbide egokiena diseinatzeko.

Inprimakia betetzeak 5 minutu inguru irauten du.

Oinarrizko datuak

Entitate eskatzaileari buruzko datuak

Egoera hauetatik guztietatik zeinekin identifikatzen da hobeto zuen komunitatea? (hainbat erantzun posible)