Efizientzia energetikoaren hobekuntzarako ekintzak

Hauek dira Gipuzkoako Foru Aldundiak azken urteetan egindako hobekuntza energetikorako obrak.

 

  • ORDIZIAKO SUHILTZAILE PARKEAREN BIRGAITZE ENERGETIKOKO OBRAK.

Obren helburua da inguratzaile termikoa hobetzea, fatxadetan eta estalkietan isolamendu termikoa jarriz eta arotzeriak ordezkatuz, bai eta energia sortzeko sistema ere, egungo gasolio-galdaren ordez aerotermia-sistema eta erradiadore berriak jarriz, beroa berreskuratzeko aireztapen-sistema instalatuz eta klimatizazio-ekipo berriak jarriz. Gainera, eraikin administratiboaren eta hangarraren argiteria LED sistemara aldatu da eta megafonia sistema osoa ere berriztatu da.

Inbertsioa guztira: 1.135.029,57 €

Lan hauek dirulaguntza jaso dute, Ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarrien programaren baitan, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. 

 

  • BIDASOAKO SUHILTZAILE PARKEAREN BIRGAITZE ENERGETIKOKO OBRAK.

Obren helburua da inguratzaile termikoa hobetzea, fatxadetan eta estalkietan isolamendu termikoa jarriz eta arotzeriak ordezkatuz, bai eta energia sortzeko sistema ere, egungo gasolio-galdaren ordez aerotermia-sistema eta erradiadore berriak jarriz, beroa berreskuratzeko aireztapen-sistema instalatuz eta klimatizazio-ekipo berriak jarriz.

Inbertsioa guztira: 597.877,87

Lan hauek dirulaguntza jaso dute, Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketetarako

laguntza-programaren barruan – PREE programa, Europar Batasunak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez kofinantzatua.

 

  • ULIAZPI FUNDAZIOKO (HONDARRIBIA) ZUBIETA ZENTROKO 3. ETA 4. HIRIBILDUETAN ZORU ERRADIATZAILE ETA AEROTERMIA BIDEZKO BEROKUNTZA INSTALATZEKO OBRAK.

Zentroko bi hiribilduren energia sortzeko sistema birmoldatzeko obrak, lurzoru erradiatzaile eta aerotermia bidezko berokuntza instalatzeko.

Inbertsioa guztira: 286.073,22

Lan hauek dirulaguntza jaso dute, Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketetarako laguntza-programaren barruan – PREE programa, Europar Batasunak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez kofinantzatua.

 

  • KABIA FORU ERAKUNDE AUTONOMOAK KUDEATZEN DUEN ANDOAINGO SAN JUAN BAUTISTA ADINEKO PERTSONENTZAKO EGOITZAKO BEROKUNTZAKO ETA UR BERO SANITARIOKO ENERGIA SORTZEKO SISTEMA BIRGAITZEKO OBRAK

Obrek energia sortzeko sistema hobetu nahi dute, ur bero sanitarioaren eta berokuntzaren eskaerari erantzuteko, egungo galdarak kondentsazioko beste batzuekin ordezkatuz eta dagoen eguzki-eremu termikoa birgaituz.

Inbertsioa guztira: 257.824,87

Lan hauek dirulaguntza jaso dute, Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketetarako laguntza-programaren barruan – PREE programa, Europar Batasunak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez kofinantzatua.