Gipuzkoako herritarrari laguntzen diogu mundua eraldatzeko helburuz energiak bateratuz energia burujabetasunerantz egiten duen bidean.

Energia kontsumo arduratsuagoa, %100 berdea, tokikoa eta merkeagoarekin.

 

¿ZER DA GEEB?

Gipuzkoako Energiaren Eraldaketarako Bulegoa erreminta instituzionala da, independentea eta doakoa, gure lurraldeko hiritarra ahalduntzea bilatzen duena eta energia kultura berriranzko aldaketan herritarra eragile aktibo bihurtzen laguntzeko xedez sortu dena.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun Departamentuak Gipuzkoako udalerri bakoitzeko etxe, enpresa txiki eta ertain (ETE) nahiz tokiko erakundeei eskaintzen dien zerbitzu publikoa da. Energia burujabetza lortzeko bidean laguntza, aholkularitza eta gidaritza ematen du eta 100% berdea, iraunkorra, 0 kilometrokoa eta merkeagoa den energia sortu eta kontsumitzen duten tokiko energia komunitateak sustatzen ditu

 

ENERGIA KOMUNITATEAK: 
ENERGIA BURUJABETZARANZKO BIDEA 

Komunitate hauek energiaren autokontsumoa dute oinarri. 

Etxe, enpresa eta tokiko entitateez osatutako kolektibo txikiak dira, elkarrengandik gertu daudenak eta irabazi asmorik gabeko ente juridiko gisa eratzen direnak. Jabetza pean dauzkaten energia berriztagarrien proiektuetatik gertu egoteak euren energia modu borondatezko, partehartzaile eta autonomoan ekoitzi, kontsumitu eta kudeatzeko aukera ematen die

Kideek lortzen dituzten onura garrantzitsuenak:

-    energia kultura berriranzko aldaketaren eragile izatea.
-    ingurumenarekin errespetuzkoagoa den energia kontsumoa: energia berdea, 0 kilometrokoa, 100% berriztagarria eta deskarbonizatua.
-    faktura elektrikoan % 25-30 inguru aurreztea

 


 

GEEB-REN ESKUTIK ENERGIA KOMUNITATE BAT SORTZEKO URRATSAK

Herritarren, ETEen eta tokiko erakundeen eskura gaude laguntza emateko, bai tokiko energia-komunitate bat sortzeko prozesuan eta baita funtzionamendu garaian ere, haren optimizazioa bermatzeko 



 

ESPERIENTZIA EGIAZTATUA 

 



 

GIPUZKOA ERALDATUKO DUEN ENERGIA POSITIBOAREKIN BAT EGIN NAHI AL DUZU? KOMUNITATE ENERGETIKO BAT ERATU ALA SORTUTA DAGOEN BATEN KIDE IZAN NAHI AL DUZU?

 

PRIMERAN! Jar zaitez gurekin harremanetan hauetako edozein bide erabiliz

1.    Mail bat bidali: energiabulegoa@gipuzkoa.eus 
2.    Telefonoz deitu: 943112713
3.    Gure bulegora etorri: Naturklima eraikina, Urepel 2, lehenengo solairua, 20008 Donostia. Ordutegia: 8:30-15:00, astelehenetik ostiralera. Deitu hitzordua antolatzeko.
4.    Formulario hau bete