Informazio energetikorako sistema

SIE

Kostu energetikoek zama garrantzitsua hartzen dute Administrazio publikoetako aurrekontuetan eta, horregatik, beharrezkoa da energiaren kontsumoa murrizteko kontrol-modu eta sistema eraginkorrak garatzea.

Ezarritako informazio-sistemak Gipuzkoako Foru Aldundiko kontsumo eta hornidura energetiko guztien kudeaketa integratu eta bateratua ziurtatzen du. Energiaren merkaturatzaileek kontsumo horien hileko fakturazioan eskainitako datuetatik abiatuz, arlo honetan aurrezteko duten potentzialitatea ezagutzeko eta bertako eraginkortasun energetikoa hobetzeko informazio egokia jartzen zaie eskura eraikin eta instalazio foraletako kudeatzaileei, gertatutako desbideratzeak garaiz detektatu eta gastuari eutsi ahal izateko, hala nola baita energia aurreztera bideratutako jarduerak planifikatu eta ebaluatu ahal izateko ere.