Jasangarritasun Energetikoaren Gipuzkoako Batzordea

Comisión de gestión medioambiental y energética


 

Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen xedea da, jasangarritasun energetikoaren arau-oinarriak ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan eta sektore pribatuan, eta batzuek eta besteek zer eginbehar eta betebehar dituzten antolatzea. Batez ere, energia aurrezteko eta efizientzia energetikoa lortzeko neurriak bultzatzera bideratuko dira eginbehar eta betebehar horiek, bai eta energia berriztagarriak sustatzera eta ezartzera ere.

Lege horretan aurreikusitako xedeak lortzeko bidean, eta administrazio bakoitze ko erakundeak koordina tze ko, 9. artikuluak zehazten du lurralde historikoetako administrazioek batzorde bana izan beharko dutela jasangarritasun energetikoaren auzia lantzeko. 

Aipatu legearen aplikazio eremu subjektiboan ageri dira lurralde historikoetako administrazioak, haiei lotutako edo haien mendeko entitateak ere barnean hartuta –hau da, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, sozietate publikoak eta sektore publikoko fundazioak–. Hori hala izanik, Batzordean ordezkatuta egon behar dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko izaera horretako entitateek. 

Horregatik, 2020ko martxoaren 17an, Diputatuen Kontseiluak Jasangarritasun Energetikoaren Gipuzkoako Foru Batzordea sortzea onartu zuen, bai eta haren osaera, eginkizunak eta funtzionamendua zehaztea eta jasangarritasun energetikoaren arloan eskumena duen foru departamentuari atxikitzea ere (martxoaren 17ko 4/2020 Foru Dekretua, 2020ko martxoaren 30eko GAO, 60. zk.).

Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen 14.3 artikuluan xedatutakoa betez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Foru Sektore Publikoaren Energiako Ekintza Plan Nagusia egin du. Plan hori Jasangarritasun Energetikoaren Batzordeak proposatu zuen, 2021eko martxoaren 25ean, eta Foru Gobernu Kontseiluak 2021eko apirilaren 20an onartu zuen.

Bestalde, 4/2019 Legearen 11. artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz, Gipuzkoako Foru Aldundiak Eraikinen, ibilgailuen eta instalazioen inbentarioa egin du, Jasangarritasun Energetikoaren Batzordeak proposatua 2021eko martxoaren 25ean, eta Foru Gobernu Kontseiluak 2021eko apirilaren 20an onartua.