Monitorizazio sistema

SISTEMA DE MONITORIZACIÓN

Gipuzkoako Foru Aldundia teknologia berrien potentzial osoa baliatuko duen monitorizazioko sistema malgu eta bateragarria ari da ezartzen bere mendeko eraikin nagusietan, eta horretarako  software eta hardware librea ari da sartzen, ahal den neurrian bederen, eraikin horietan.

Eraikinetako parametro energetikoei buruzko informazioa ematea da monitorizazioko sistemaren helburua, kontsumo energetikoen kudeaketa optimizatzeko xedearekin, eta baita eraikin horietan dauden sistema energetikoen diagnostiko goiztiarra egitea ere.

Prestatutako tresnak gure eraikinetan dauden era guztietako instalazioen kudeaketa zentralizatua egiteko modua ematen du (galdaraz osatutako sistemak, hozteko makinak dituztenak, bero-ponpa geotermikoa duten sistemak, eguzki-sistema fotovoltaikoak, eguzki-sistema termikoak) eta baita gerora ere sartzen joango diren sistema berriena ere (kogenerazioko sistemak).

Kontsumo energetiko guztiak bistaratu eta erakusteaz gain, tresna gai da epe laburreko kontsumoan desbideratzeak detektatzeko balio duten adierazle energetikoak kalkulatzeko ere, jarraian neurri zuzentzaileak zehaztu eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko.