GFAren eraikinetako kontsumo-datuak: abiapuntua eta eboluzioa

2007. urtetik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundia lanean ari da bere eraikinak energiaren ikuspuntutik jasangarriagoak izan daitezen: energia-iturri berriztagarrietatik abiatutako energia sortzeko instalazioak ezarriz eraikin horietan (eguzki instalazio fotovoltaikoak eta termikoak edo biomasa-galdarak batez ere) alde batetik, eta argiztapeneko eta bero-sorkuntzako instalazioetan gaur egun dagoen teknologiarik hoberena (LED argiteria, kondentsazioko galdarak, etab.) erabiliz, bestetik.

Abiapuntuko datu batzuk:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak 50 eraikin baino gehiago dauzka, zuzenean erabiltzen dituenak.
  • Horiez gain, baditu beste ekipamendu batzuk ere, hala nola: errepide eta bizikleta-bideetako argiteria, seinaleztapena eta semaforoak; errepideetako tuneletako argiztapena eta aireztapena; ponpaketa estazioak, baskulak, ur-emariak neurtzeko estazioak, etab.
  • GFAren kontsumo energetikoak ondorengoak izan ziren 2018. urtean:

 

  • Errepide eta bizikleta-bideetako kontsumo energetikoak GFAk egindako kontsumo primario osoaren % 53 hartzen du.
  • Eraikinetako energia primarioaren kontsumoa ia % 71 eraikin horietako 10etan soilik kontzentratzen da.
  • Kontsumo energetikoari dagokionez, 2009tik nabarmen murriztu da eraikin gehienetan. Beraz, efizientzia energetikoan asko hobetu da. Azken urteotan joera hori mantendu da, hurrengo datuetan ikusi ahal denez:
    • Kontsumo energetikorik handiena duten eraikinetako 10etan % 6 murriztu da kontsumo hori 2015tik 2018ra. Gainera, CO2 isuriek % 11 behera egin dute denboraldi horretan. Energia-gastua ere nabarmen murriztu da (2015tik 2018ra % 14). Hurrengo grafikoetan ikusi ahal dira energia primarioaren kontsumoan eta CO2 isurietan aipatutako bilakaerak.

  • Eraikinaren antzinatasunaren eta energia kontsumoaren arteko erlazioa ez da, ordea, hain positiboa: eraikin berriek kontsumo handiagoa daukate.
  • Errotabururen kudeaketa energetikoaren hobekuntzei esker, eraikinaren langileek hartutako kontsumo energetikoaren kontrol neurriekin, 2012tik 2017rako kontsumo osoaren murrizketa % 34koa izan da, CO2 isurien kasuan % 39ra helduta.
  • Aterpetxeetan biomasa jarri da Hondarribian, Seguran eta Orion. Guztietan eguzki-energia fotovoltaikoaren instalazio bat daukagu, eta gainera Hondarribian ipini zen eguzki-energia termikoa 2013an. Aterpetxe honetan argiteriaren aldaketa burutu zen, efizientzia irizpideekin erabiliz. Beraz, Hondarribiko aterpetxean CO2 isurien murrizketa % 67koa izan da 2012tik 2017ra eta kontsumo energetikoa ia % 20 jaitsi da 2015etik 2016ra. Aterpetxe guztiak kontuan hartuta, CO2 isuriek % 47 behera egin dute 2012tik 2017ra.
  • Fraisoro laborategian 2007an eguzki-energia fotovoltaikoa ezarri zen, argiteria eta klimatizazio kontrol sistema bat aplikatu da eta LED luminaria berriak ezarri dira 2016an eta 2017an. Kontsumo energetikoaren murrizketa % 17koa izan da 2012tik 2017ra, eta CO2 isuriak % 22 jaitsi dira aldi horretan.