ENERGIA Jardunaldiak

Egungo sistema energetikoen garapenak eragin positiboak izan ditu gure gizartearentzat, baina baita ondorio larriak ere, ingurumenean, ekonomian eta arlo sozialean. Galdera asko sortzen dira Energiaren inguruan: bideragarria al da gizarte, ekonomia eta teknologiaren garapena erragai fosilik gabe? Bada beste irtenbiderik? Nolakoak izan behar dute gure etorkizuneko energia-iturriek? Zein da herritarren eginkizuna erabaki hauetan? Posible al da energia-eredu zuzen eta bidezkoa?

Galdera horiei erantzuna ematen laguntzeko egin ziren Gipuzkoako Foru Aldundiaren lehen Energia Jardunaldiak 20011n eta orduz geroztik, gaian adituak eta ez hain adituak direnentzat ezinbesteko mugarri bihurtu dira urtero.