Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Eskualdeko energia-planak

Eskualdeko energia-planak

Mendekotasun energetikoaren murrizketa, mugakideak diren komunitate txikien ekintzak gehituz eta gako hirukoitz batean etorriko da: (1) energia-kontsumitzailea –eta energia-aurreztailea–, (2) energia-sortzailea, kontsumotik hurbil dagoen era batean, eta (3) hiritarrek eskatutako ondasun eta zerbitzu energetikoen hornitzailea, tokiko ekonomiaren ikuspegitik.

Departamentuak ezinbestekotzat jotzen du toki erakundeak (Foru Aldundia, udalak eta bestelako toki enteak) elkarlanean aritzea, energia arloko ekintza plan bat sustatzeko, hiritarren ikuspuntutik, kontsumitzaile guztiak inplikatuz (hiriko eta landako etxeak, sektore guztietako enpresa ertain eta txikiak, denda txikiak, zerbitzu publikoak eta abar). Departamentuaren lanari esker, orain bertan, Gipuzkoako 8 eskualdek, Gipuzkoako 81 udalerri batzen dituztenak, eginda dauzkate edo egiten ari dira energiako beren ekintza planak. Horretarako, ezinbestekoa izaten ari da eskualdeko ekonomiaren garapen agentzien, udalen eta hiritar elkarte batzuen elkarlana.

Zehazkiago: gaur egun, Debagoiena eta Beterri-Buruntza idazketa lanetan dabiltz eta Urola Garaia eta Urola Erdia eskualdeak, Oarsoaldeak, Tolosaldeak, Debabarrenak eta Goierrik idatziak dituzte energiako beren eskualde planak, guztiak, mendekotasun energetikoa (eta zaurkortasun energetikoa) murriztearen ikuspuntutik. Alegia, denak pobrezia energetikoa prebenitzera bideratutakoak. Hori da, hain zuzen, energiaren arazoaren ikuspegia, eta hiritarren gertuko toki erakundeen erantzuna. Departamentua energiaren eskualdeko mahaietan dago –bertan daude udalak, ekonomiaren eta landaren garapen agentziak, hiritar elkarteak eta beste eragile batzuk– eta tokiko nahiz eskualdeko ekintza eragile aniztuna forukoarekin koordinatzea bermatzen du.

Goierri

Goierri

Udalerriak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama, Zerain

Urola Garaia

Urola Garaia

Udalerriak: Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Ezkio-Itsaso

Urola Erdia

Urola Erdia

Udalerriak: Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Errezil, Beizama

Oarsoaldea

Oarsoaldea

Udalerriak: Errenteria, Oiartzun, Lezo, Pasaia

Tolosaldea

Tolosaldea

Udalerriak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Anoeta, Amezketa, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona y Zizurkil www.tolosaldeagaratzen.eus

Debabarrena

Debabarrena

Udalerriak: Deba, Mutriku, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Soraluze (Bizkaia: Mallabia, Ermua)