Pobrezia energetikoaren arrazoiak eta neurriak

Pobrezia energetikoa honela definitu daiteke: etxeek jasaten duten egoera bat, non ezin dezaketen behar adinako energia-zerbitzurik izan etxeko beharrak betetzeko, edo behartuta dauden diru sarreren gehiegizko parte bat erabiltzera beren etxebizitzetako gastu energetikoari aurre egiteko.

Nahiz eta, jatorriz, pobrezia energetikoaren kontzeptua sortu zen etxebizitzetan konfort termikoaren maila egoki bat mantentzeko ezintasuna definitzeko, egun, haren definizioa ez dagokio termikoari soilik. Egun, kontuan hartzen dira, baita ere, berokuntzaz gain, etxebizitzaren esparruko bestelako zerbitzu energetikoak, hala nola argiztapena, ur bero sanitarioa, aire egokitua, hozketa eta sukaldea, eta gainerako etxekotresnak. Ez dira sartzen, aldiz, telefoniako edo interneteko zerbitzuak, ibilgailuen erregaiak, eta orokorrean, etxerako zuzenduta ez dagoen edo bizitegiz besterako den edozein kontsumo energetiko.

Energia funtsezko ondare bat da, eta pobrezia energetikoa, berriz, herritarren ahultasun energetikoaren neurri bat. Pobrezia energetikoaren arrazoi nagusiak, eta hori murrizteko neurriak (zuzenketa, prebentzioa eta aldaketa) honako hauek dira:

Arrazoi nagusiak Pobrezia energetikoa murrizteko neurriak

Etxeetako diru sarrera baxuak

“Osasun” sozioekonomiko orokorraren egoera txarra

PREMIAZKOAK-ZUZENTZAILEAK:
  • Tarifa sozialak
  • Zuzeneko diru laguntzak

Energiaren kontsumoa kudeatzeko irizpiderik eza

Ohitura txarrak

PREBENTIBOAK:

  • Aurrezpen energetikoa (faktura murriztea):
  • Kontsumitzaile gisako gure portaera hobetzeko informazioa: gure kontsumo datuak ezagutzeko, energia irizpidearekin erosi ahal izateko eta gure kontsumo ohitura hobetzeko eskubidea defendatzea.

Etxebizitzen, instalazioen eta ekipamenduen eraginkortasun energetiko mugatua:

Irizpide energetikorik gabeko eraikitze eta ekipamenduaren kultura

PREBENTIBOAK:

  • Eraginkortasun energetikoa (energia gutxiagorekin gauza bera egitea) eta autokontsumorako energia sortzea iturri berriztagarrietatik abiatuz:
  • Informazioa eta hobekuntzak eraikinean, instalazioetan, etxetresnetan, ekipamenduetan, ibilgailuetan,...

Energiaren prezio garestiak

Egungo eredu energetiko ez iraunkorra

ERALDATZAILEAK:

Iraunkorragoa den beste eredu batera mugitzen laguntzen duten ekimen kolektiboak. Adibidez:

  • Kooperatiba energetikoak (kontsumoa, energia sorkuntza)
  • Energia alorrean tokiko eta eskualdeko politika aktiboak garatzea.
  • Komunitateen autokontsumorako sorkuntza banatua