Trantsizio Energetikorako diru laguntzak

 

Diru laguntzen bi ildo nagusi daude:

1. Energia berriztagarrien erabilera eta energia-aurrezpena eta -efizientzia sustatzera bideratutakoa, tokiko administrazio publikoa eta udal- edo eskualde-esparruko sektore publikoa soilik izanik onuradun.

2. Tokiko energia komunitateak sortzekoa eta kudeatzekoa, eta/edo  beraiek egindako inbertsioak sustatzekoa.

Onuradunak udalak, udal-erakunde autonomoak, toki-erakunde txikiak, mankomunitateak eta izaera publikoko capital soziala duten eta eta udal- edo eskualde-eremuko sektore publikoko erakundeen partaidetza duten merkataritza-sozietateak baino ez dira izango.

Hauek dira diruz lagun daitezkeen jarduerak:

A. Energiaren arloko planak eta azterlanak. Honako hauek sartzen dira:

A.1. Orokorrak eta sektore anitzekoak: udaletako edo eskualdeko energia-planak, energia-pobrezia murrizteko azterlanak eta planak, etab.

A.2. Sektore publikoa: eraikin publikoetan energia-eraginkortasuna hobetzeko planak, eraikin publikoetako energia berriztagarrien instalazioen bideragarritasun-azterlanak, etab.

A.3. Hirigintza-plangintza, mugikortasuna eta garraio publikoa: mugikortasun-planak, hirigintza-plangintzaren iraunkortasunari buruzko azterlanak, etab.

B. Energia berriztagarri berriak instalatzeko edo lehendik daudenak handitu eta berritzeko proiektuak eta inbertsioak. Instalazioak honako hauek izan daitezke: eguzki-instalazio termikoak, fotovoltaikoak, eolikoak, biomasakoak, aprobetxamendu geotermikokoak eta bero-ponpak, Eraikuntzaren Kode Teknikoaren arabera energia berriztagarria hornitzen dutela jo daitezkeenak.

Deialdia urtez urte egiten da eta eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Diru laguntzen atariaren bitartez egin behar da.

Informazio gehiago:

Oinarria arautzaileak eta deialdia

 

 

 

 

 

 

 

2025eko Deialdiak

Ekitaldi honetan, bi deialdi bereizi argitaratu dira: lehena, energia-komunitateak sortzea eta horiek instalazioetan inbertsioak abian jartzea sustatzeko dirulaguntzei buruzkoa, eta, bigarrena, gauzatan, 10.000 biztanletik beherako udalerrietarako.

 

Gipuzkoako Lurralde Historikoan energia-komunitateak sortzea eta hauek inbertsioak abiaraztea sustatzeko dirulaguntzak:

Jarduketaren atzean dauden energia-komunitateen osaeraren arabera, 2 programa bereizten ziren:

•    A PROGRAMA. Kide gehienak pertsona fisikoak dituzten energia-komunitateak sortzea eta kudeatzea, eta mota horretako energia- komunitateek inbertsioak abiaraztea.

    Honako hauek izan zitezkeen onuradunak:

  • ­    Legez eta balio osoz eratutako nortasun juridikoa duen edozein erakunde publiko edo pribatua.
  •     Dagoeneko eratuta dagoen eta nagusiki jarduera ekonomikorik gabeko pertsona fisikoek osatzen duten energia komunitatea.

•    B PROGRAMA. Batez ere enpresak kide zituzten energia-komunitateak sortzea eta kudeatzea eta mota horretako energia-komunitateek inbertsioak abiaraztea.

     Honako hauek izan zitezkeen onuradunak:

  • ­    Enpresa-taldeak, nortasun juridikoarekin edo gabe.
  •     Jarduera ekonomikoetarako erabiltzen diren eraikinen jabeen erkidego edo elkarte bat.
  •     Dagoeneko eratuta dagoen eta batez ere enpresek osatzen duten energia komunitatea.

Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Diru laguntzen atariaren bitartez egin behar zen.

Informazio gehiago:

Oinarri arautzaileak eta deialdia
 

 

10.000 biztanletik beherako udalerrietan, energia-komunitateen bidez, eguzki-instalazio fotovoltaikoak udal estalkietan eta/edo pribatuetan autokontsumo kolektiboko erregimenean, sustatzeko gauzazko dirulaguntzak 

Gauzazko dirulaguntzak, norgehiagoka bidez, 10.000 biztanletik beherako udalei eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-erakunde txikiei zuzenduak, Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiak, 2025eko ekitaldi ekonomikoaren barruan, hark deialdi honetarako eskatzen dituzten eguzki-instalazio fotovoltaikoak diseinatu eta egin ditzan.

Nolanahi ere, lehentasuna emango zaie herritarren energia-komunitaterik ez duten udalerrien eskaerei.

Eguzki-instalazio horiek tokiko komunitate energetiko bat hornitzea izango dute helburu, partekatutako autokontsumo-erregimenean eta udal-estalkietan edo/eta jabego pribatuko estalkietan ezarri daitezke. Eskatzaileak konpromisoa hartuko du tokiko komunitate energetikoa eratzeko.

Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiak dagokion egikaritze-proiektuaren lizitazioa egingo du, eta obraren zuzendaritza bere gain hartuko du, barrutik edo kanpotik, hautatutako jarduerak erakunde onuradunekin lankidetzan eginez.

 

Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Diru laguntzen atariaren bitartez egin behar zen.

Informazio gehiago:

Oinarri arautzaileak eta deialdia