Gipuzkoako Foru Aldundiaren prozedura

 

1. NEURRI BABESLEAK ETA ZUZENTZAILEAK EZARTZEKO TXOSTENAREN ESKAERA

Udalak eskatuko dio Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari neurri babesleei eta zuzentzaileei buruzko txostena, eta eskatutako dokumentazioa erantsiko dio eskaerari.

2. DOKUMENTAZIOA AZTERTZEA ETA TXOSTENA EGITEA

Dokumentazioa aztertu ondoren, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak gehienez 15 eguneko epean emango du txosten hori, udalak eskatzen duenetik zenbatzen hasita.

Neurri babesleak eta zuzentzaileak behar bezala definitzeko beharrezkotzat jotzen bada, informazio gehigarria eskatu ahal izango da.

3. LIZENTZIA EMAN IZANAREN JAKINARAZPENA

Udalak lizentzia ematea edo ukatzea ebatzi eta jakinarazi beharko du, eskabidea aurkeztu eta gehienez ere 4 hilabeteko epean.

Era berean, jarduera sailkatuaren lizentzia eman dela, lizentzia horren funtsezko aldaketak egin direla eta aurretik baimendutako jarduera eta instalazioak behin betiko utzi direla jakinarazi beharko dio Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiari (neurri babesleen eta zuzentzaileen txostena egin badu).