Gipuzkoako Energia-Balantzea

 

Gipuzkoako energia-balantzeak erakusten du nola ekoizten, eraldatzen eta kontsumitzen den energia lurraldean. Informazio energetikoa hiru bloketan antolatzen da, ziklo energetikoaren fase desberdinei dagozkienak: Hornidura, Eraldaketa eta Kontsumoa.

Balantzearen oinarrizko informazioa Energiaren Euskal Erakundearen lankidetzari esker lortzen da. Erakunde horrek Euskadiko balantze energetikoa egiten du urtero, eta lurraldekako datuak ematen ditu.