Gipuzkoa Naturaldia

 

Gipuzkoa Naturaldia, oro har, naturarekiko harremana eta, bereziki, Gipuzkoako naturarekiko harremana bultzatzeko ekitaldien eta baliabideen programa bat da, eta publiko guztiei zuzenduta dago.

Programa Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak diseinatu eta antolatu du, eta Tolosa Naturaldian du jatorria.

Zazpi egoitzatan egiten da:

                                                             

 

Urte osoan zehar jarduerak proposatzen ditu, gipuzkoarrek harremana izan dezaten naturarekin:

  • Naturan bertan
  • Etxetik
  • Eta taldeko ekitalditan

Gipuzkoa Naturaldia programa irekia da, naturaren eta dibulgazioaren munduko eragileen eta gizarte osoaren lankidetza aktiboa bilatzen duena.

Helburu horrekin eta hausnarketa partekatua egiteko helburuarekin, 2016an topaketa bat egin zen naturaren, sormenaren eta dibulgazio/komunikazioaren munduko eragileen artean, Gipuzkoa Naturaldiaren gako eta irizpideen gorputza elikatzeko eta finkatzeko ideia-multzo bat lortzearren. Hemen aurkituko duzu topaketa hartan lortutako emaitzak biltzen dituen dokumentua.

Gipuzkoa Naturaldia-ren jardunaldietako historikoa ikusi nahi baduzu, hemen egin ezazu click-a 

 

                               

Atzealdea KANTAURIALDEA Euskal Kostaldeko Geoparkean

KANTAURIALDEA Euskal Kostaldeko Geoparkean. Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da.

José Ignacio Asensio, Ingurumeneko diputatuak, eta Oier Korta, Euskal Kostaldeko Geoparkeko presidentea eta Zumaiako alkateak, Gipuzkoa Naturaldiaren egoitza berria inauguratu zuten Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkean. Hori dela eta,  "Kantaurialdea" filmaren emanaldia antolatu zen Zumaiako Aita Mari zine-aretoan 2018ko urriaren 18an. 105 ikusle gerturatu ziren Aita Mari Zine aretora Joaquín Guiterrez Achak zuzendutako eta Wanda Films-ek ekoiztutako filma ikustera.

Ordura arte Gipuzkoa Naturaldiako ekitaldiak jaso zituzten egoitzei (Azpeitia, Eibar, Errenteria, Oñati, Tolosa eta Donostiako Aquariuamari), Euskal Kostaldeko Geoparkea gehitu zaie, Geogarapen Elkartearen eskutik. Horrela, hiru egoitza bateratzen dira: Mutrikukoa, Debakoa eta Zumaiakoa.  Gipuzkoa Naturaldiak bere oinarrian du Gipuzkoako lurraldeko ahal eta txoko gehienetara iristea, gure naturaren berri emateko asmoz, beti ere haren defentsa eta harekiko errespetua sustatuz.

Ekitaldiko bideoak

Argazki-galeria

. Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da.