Gipuzkoa Naturaldiaren Historikoa

Atzealdea BARBACANA LA HUELLA DEL LOBO filma Gipuzkoa Naturaldiako 7 egoitzetan ikusgai

BARBACANA LA HUELLA DEL LOBO filma Gipuzkoa Naturaldiako 7 egoitzetan ikusgai. Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da.

“Barbacana, la huella del lobo” filma, Arturo Menorrek zuzendu duen ekoizpena eta, besteak beste, naturaren soinuetan aditua den Carlos de Hitaren partehartzea ere izan duenak, 2019ko azaroaren 5a eta 13a bitartean ikusi ahal izan zen Gipuzkoa Naturaldiako zazpi egoitzetan (Azpeitia, Donostia, Eibar, Errenteria, Euskal Kostaldeko Geoparkea, Oñati eta Tolosa). Filmak, 2020ko Goya Sarietarako 9 hautagaitza dituenak, ikuslea naturara gerturatzen du ingurune naturalean bizi den otso saldo baten bitartez, errealitate ezezagun baten berri emanaz: animalia hauen eta abeltzaintza estentsiboaren arteko harremana.

Hiru saiotan parte hartu zuen Arturo Menorrek. Bera biologoa izateaz gain, naturari buruzko dokumentalen ekoizlea eta zuzendaria da, Acajú Comunicación Ambiental enpresari profesionalki lotua. Filma aurkezteaz gain, emanaldiaren amaieran bertaratutakoen galderak erantzun zituen. Beste bi saiotan berriz, Carlos de Hitak parte hartu zuen eta “Otso baten entzumenarekin” izeneko entzunaldia eskaini zuen.

Ekitaldiko bideoak

Argazki-galeria

. Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da.