Gipuzkoa Naturaldiaren Historikoa

Atzealdea "Naturaldia, 25 gai pil-pilean" liburua CONAMAn

. Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da.

2018ko azaroaren 28an "NATURALDIA, 25 GAI PIL-PILEAN" liburua aurkeztu zen Madrilgo CONAMA Ingurumeneko kongresuan. Argitalpenak bi bloke nagusi ditu: lehena, adituek idatzitako ingurumenari buruzko 25 artikuluk osatzen dute; bigarren atalak, berriz, mugarriak, anekdotak eta argazki galeria bat biltzen ditu, Tolosa Naturaldia omentzeko eta oroitzeko asmoz. Liburuak ingurumenaren arloan pil-pilean dauden 25 gai mahaigaineratzen ditu eta guztiei konponbide bat ematea ezinbestekoa da planeta honen behar ekologikoekin bat egiten duen garapen eredu baten bidean aurrera egiteko.

Aurkezpen ekitaldian izan ziren José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatuarekin batera, liburuko artikuluen egileetako batzuk, hala nola Sebastián Álvaro, Pedro Cáceres, Joaquín Araújo, Carlos de Hita, Miguel Delibes eta José Antonio Marina. 55 ikus-entzule gerturatu ziren aurkezpenera eta nahi zuenak liburua sinatzeko eskatu ahal izan zien egileei.

Argitalpen honek Tolosa Naturaldiaren ondarea biltzen du gaur egun pil-pilean dauden 25 gairen bidez, eta argi uzten du natura osatzen duten gaiak gaurkotasunez beteak direla. Artikuluen egileak 25 aditu dira: naturalistak, ingurumen arloko adituak, zientzialariak, filosofoak, kazetariak eta artistak. Askotarikoak izan arren, bizitzarekiko eta ingurunearekiko errespetuak elkartzen duen aditu talde bat da honako hauek osatzen dutena: Iñaki Aizpuru, Sebastián Álvaro, Joaquín Araújo, Pedro Arrojo, Joseba Azkarraga, Luis Balairón, Pedro Cáceres, Mabel Cañada, Carlos de Hita, Teresa del Valle, Miguel Delibes, Arturo Elosegi, Javier García Breva, Nisa Goiburu, Jane Goodall, Asier Hilario, José Antonio Marina, Emilio Miguel Mitre, Daniel Pauly, Odile Rodríguez de la Fuente, Salvador Rueda, Margarita Salas, Jordi Sargatal, Manuel Toharia eta Adolfo Uriarte. Horretaz gain, liburuaren portadako marrazkia Forges, Antonio Fraguas, marrazkilari ezagunarena da, izan ere, hainbatetan parte hartu baitzuen berak Tolosa Naturaldian.

Horrez gain, liburuak epilogo bat eta 25 kontakizun edo fabula ditu. Ezaugarri horiek balio erantsia ematen diote argitalpenari; izan ere, eduki guztiak (hizkera dibulgatzaile baina teknikoan emanak) hizkuntza liriko batekin lotzen dituzte, eta emozioei dei egiten. Kontakizunak Itziar Eizagirre ingurumen abokatu eta idazlearenak dira. Izatez, beste liburu bat da, sentiarazi eta pentsarazi nahi duten indarrez beteriko kontakizunak biltzen dituena. Kontakizun horietan irudimenaren eta fikzioaren hizkuntza unibertsala baliatzen da, hizkuntza bat, zeina lurraren jakitate oparoetan integratzen eta funtsatzen baita, bizitzarekiko loturan, horren forma anitzetan eta askotarikoetan. Artikulu bakoitzaren aurretik dator egile bakoitzarentzat bereziki sortutako kontakizuna.

Bestalde, liburuaren bertsio elektroniko bat ere sortu da (ePub formatuan), eta eskuragarri dago Ingurumen Zuzendaritzaren web orrian (https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ingurumena/gnaturaldia/liburutegia).

Ekitaldiko bideoak

Argazki-galeria

. Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da.