Gipuzkoa Naturaldiaren Historikoa

Atzealdea EKOHACK III: proiektuen aurkezpena

EKOHACK III: proiektuen aurkezpena. Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak ECOHACK gipuzkoar gazteekin batera 2017ko azarotik burututako topaketen azken saioa egin zuen 2018ko abenduaren 17an. Azken saio honetan gazteek beraien proposamenak erakutsi zituzten, zehazki hiru izan ziren garatutako proiektuak. Azkenik, Ingurumeneko Departamentuak gazteek egindako lana aitortu nahi izan zuen diploma banaketa baten bitartez. EKOHACK ekimenaren helburua izan da lankidetza bideak ikertzea, gazteen ikuspegia ezagutzea eta naturarekin duten lotura berreskura dezaten sustatzea.

Ikerketa, ideia eta prototipo lan prozesu baten bidez, gazteek aurkezten zitzaien erronkari erantzuteko proposamen batzuk garatu zituzten 2018. urtean zehar eta horren emaitza gisa, guztira, hiru proiektu aurkeztu ziren. Lehendabiziko proiektuak ‘Inkontaktu’ izena zuen eta Yeneko Lozano, Néstor González eta Iñigo Matesanz gazteek garatu zuten. Lan honen bitartez smartphonentzako app bat sortzea proposatzen zuten, zeinak pertsona gazteei naturarekin berriro bat egiten lagunduko zien.

Bigarren proiektua ‘Naturbat’ proiektua izan, Yeray González eta Oier Juez gazteek sortua. Bere xedea zen gazteek natuarekin berriro bat egitea Agenda 21ean ezarritako metodologia jarraituz. Horretarako, formakuntza eskaintzen zuten nerabezarotik heldutasunera bitartean. 

Hirugarren eta azken proiektua izan zen ‘Bat, bi, hiru…Ekoekintza!’ eta Rebeca Seoanek, Jon Kareagak eta Uxue del Ríok gauzatu zuten. Hiru egunez naturaz inguratuta egotea zen proiektuaren xedea, naturarekiko ezagutza sendotzeko eta harekin bat egiteko. 

Nahiz eta baden nolabaiteko sentsibilizazioa naturarekiko eta haren arazoekiko, gazteen artean zulo handia dago naturaren, haren balioen eta baliabideen benetako ezagutzan. Orobat nabarmendu da nahitaezkoa dela natura babesteko eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko estrategiei gazteen ikuspegiak eta proposamenak eranstea.

Gaur egun, jende gaztea hiri inguruneetan eta ingurune teknologikoetan bizi da gehienbat, eta, ondorioz, erabat arrotzak zaizkie naturari eta ingurumenari eragiten dieten arazoak. Arazo horri heltzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak EKOHACK topaketak sortu zituen: Gipuzkoako 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako sorkuntza Txoko bat, non gazteek natuarekin duten harremana lantzen baita.

Ekitaldiko bideoak

https://www.facebook.com/GipuzkoaIngurumena/videos/1192099100942492/

Argazki-galeria

. Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da.