Gipuzkoa Naturaldiaren Historikoa

Atzealdea KANTAURIALDEA bideo lehiaketako sarien banaketa

KANTAURIALDEA bideo lehiaketako sarien banaketa. Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da.

2017an ‘Kantaurialdea’ Donostian estreinatu eta gero, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak filma euskarara itzuli eta bikoiztu zuen, gure lurraldearekiko gertutasun handiago emanaz, profesional onenen eskutik: Alberto Gorritiberea izan da bikoizketaren zuzendaria, Antton Garikanok egin du narrazioaren itzulpena eta Maider Segurolak jarri dio ahotsa.

2018an Gipuzkoako eskualde guztietako DBH 3. mailako ikasleak filma ikusi zuten hainbat herritako zinema aretoetan. Zehazki, Gipuzkoako 56 eskolako 3.581 ikaslek ikusi zuten ‘Kantaurialdea’. Behin filma ikusita, bideo lehiaketa bat egin zen eta ikasleek hiru kategoritan parte hartu zuten: banakakoa, taldeka (gehienez hiru kide) eta gelaka; 18 bideo aurkeztu ziren eta horietatik hiru izan ziren irabazleak.  Ez da erraza izan kategoria bakoitzean irabazle bat aukeratzea honoko hauek osatutako epaimahaiarentzat: eta erabaki zail horretan bidelagun izan ditu Ingurumen zuzendaritzak Wanda Filmseko lagunak, hain zuzen ere José Mari Morales “Cantabrico” filmaren ekoizlea, eta baita Avis Produccioneseko lagunak ere, Lexeia Larrañaga eta Alex Gutiérrez.  Sariak, 2018ko maiatzaren 31an banatu ziren Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian.

Ekain Agirre, Urretxu-Zumarraga ikastolako ikaslea izan da banakako kategoriako irabazlea “Amamaren txokoak” bideoari esker. Taldekako kategorian berriz, Azkoitiko Floreaga Salestar ikastetxeko hiru ikaslek eskuratu dute saria “Natura” bideoaren bitartez. Azkenik, gelakako kategorian Urretxu-Zumarraga ikastolako 3B ikasgelako ikasleak izan dira garaile “Inguruko paisaiak, poemen inspirazio” bideoarekin.

 

Banakako kategoria:

Ekain Agirre. “Amamaren txokoak”. Urretxu-Zumarraga ikastola.

 

Taldeko kategoria:

Agustín García, Ali El Jmay eta Iker Maldonado.
“Natura”. Azkoitiko Floreaga Salestar ikastetxea.

 

Gelako kategoria:
3B ikasgela: Unax Aberrieta, Ekain Agirre, Irati Agirrebengoa, Malen Aiastui, Igone Aldama, Naroa Alonso, Nerea Aranburu, Lorea Arbulu, Maialen Campos, Diego Pérez, Ane Esnal, Maren Etxeberria, Miren Hernández, Ibai Larrañaga, Brandy Peñagarikano, Kepa Telleria, Izaro Tores, Xuban Udabe, Enara Ugarteburu y Maite Urkiola.

"Inguruko paisaiak, poemen inspirazioa". Urretxu-Zumarraga ikastola.

Ekitaldiko bideoak

Argazki-galeria

. Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da.