Gipuzkoa Naturaldiaren Historikoa

Atzealdea NATURA BIZIA laburmetraia Donostian

NATURA BIZIA laburmetraia Donostian. Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da.

Gipuzkoa Naturaldiaren eskutik, NATURA BIZIA dokumentalaren aurrerapen bat aurkeztu zen Donostiako Aquariumen 2019ko abenduaren 17an. Dokumental honek Euskadin eta Nafarroan ongien kontserbatuta dauden txokoak erakusten dizkigu; izan ere, Europan dagoen biodibertsitatearen portzentaje altu bat gordetzen dute bi lurralde horiek. 

Dokumentala Avis Productions Nature Films SL ekoiztetxeak egin du, eta EAEko eragile publiko eta pribatu askok parte hartu dute proiektuan, besteak beste Gipuzkoako Foru Aldundiak. Euskal Herriko mirari naturalak erakusten dizkigu; gure ingurunean aurkitzen dugun natura basati eta benetakoena.

Ekitaldi honetan 18 minutuko laburmetraia aurkeztu zen, Natura Bizia luzemetraia izango denaren aurrerapen bat. Jose Ignacio Asensio Ingurumen foru diputatuak eta Jose Ignacio Espel Aquariumeko presidenteak inauguratu zuten jardunaldia. Jardunaldian parte hartu zuten, baita ere, Lexeia Larrañaga eta Alex Gutierrezek, «Natura Bizia» lanaren zuzendari eta ekoizleak. Lexeia dokumentalaren zuzendari eta gidoilaria da.  Zinemaren munduarekiko eta naturarekiko pasioak bultzatuta, bere ekoiztetxea sortu zuen, dokumentalak egin ahal izateko eta, hala, bere sormena eta naturaren mundua ikusteko duen modua islatzeko. Alex Gutierrez ekoizlea, naturari buruzko dokumentaletako kamera eta Avis Productions Nature Films SL ekoiztetxeko bazkide da.

Laburmetraia proiektatu ondoren, solasaldia egin zen, eta bertan parte hartu zuten Alberto Iñurrategi, Asier Hilario eta Maialen Arrieta gipuzkoarrek; hiruek parte hartu zuten «Natura Bizia» proiektuan, eta lotura profesional estua dute naturarekin. Asier Bilbaok ere parte hartu du. «Natura Bizia» lanaren ekoizleetako bat da, eta «Gasteiz, martxoak 3» eta «Amaren Eskuak» filmak ere ekoitzi ditu, besteak beste.

Naturarekin eta ingurumenarekin lotutako kalitatezko edukien dibulgazioa indartzeko helburuarekin, Gipuzkoa Naturaldiak berretsi egin zuen formatu zinematografikoaren aldeko apustua Gipuzkoako natura ezagutarazteko.

Ekitaldiko bideoak

Argazki-galeria

. Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da.