Gipuzkoa Naturaldiaren Historikoa

Atzealdea Udazkena 2016: OÑATI

Udazkena 2016: OÑATI. Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da.

Oñatin geldialdi bat baino gehiago egin ditu Gipuzkoa Naturaldiak udazken honetan:

  • Abenduaren 16an, arratsaldean, Oñatiko ikastetxetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko 73 ikaslek Las Estaciones filma ikusi zuten Oñatiko Zineman
  • Abenduaren 16an bertan, baina iluntzean, biologoa eta Naturtzaindiako kide den Iñaki Aizpuruk, bertako basoei buruzko aurkezpen bat egin zuen eta ondoren publiko orori irekitako Las Estaciones filmaren emanaldia izan zen. 80 bat pertsona gerturatu ziren.
  • Abenduaren 18an, igande goiza, ibilaldi gidatua egin zen Iturrigorriko "nobedadeak" ezagutzera.
  • Abenduaren 21ean, Las Estaciones filmaren azken emanaldia egin zen, kasu honetan Oñatiko ikastetxetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko 110 ikaslerentzat.  

Ekitaldiko bideoak

Argazki-galeria