Filmak eta dokumentalak

 
100 días de soledad

100 días de Soledad  

José Díazek bere burua filmatzen du Redeseko (Asturias) Parke Naturaleko txabola batean sartuta 100 egunez, inoren laguntzarik behar ez duela eta benetako mundutik eta bere aurrerapenetatik guztiz deskonektatuta. Ez du izango argindarrik, ez mugikorrik, ez telebistarik, ez ordenagailurik, ez ordularirik… Gizakia eta natura, biak bakarrik.

Egilea
José Díaz
Urtea
2018
Mota
Dokumentala
Ekoizlea
Wanda Films
Hizkuntza
Gaztelania
Erabilgarritasuna
Salgai interneten
Barbacana, la huella del lobo

Barbacana, la huella del lobo  

Ekoizpen berri honek hiru istorio bilbatzen ditu:

Alde batetik, Acajú ekoiztetxeko lantalde teknikoarena, zeina saiatuko baita otsoak filmatzen natura bete-betean. Erronka zail horri erantzun beharko diote, eta halako filmaketa batek sortzen dituen arazo ugariak gainditu.

Beste alde batetik, otso saldo baten bizimodua erakutsiko da, haren ingurune naturalean. Ikusiko dugu nola jaiotzen diren otsokume berriak, eta ezagutuko dugu nolakoa den familia-klan baten egunerokoa.

Eta sartuko gara otsoaren errealitate sozialaren barruan: espezie bat, zeinak bihotza sutan jartzen baitu irrikaz nahiz gorrotoz, eta maitasuna eta gaitzespena sortzen baititu. Abeltzainak, otsoaren alde eta kontra daudenak.

Hiru kontakizun paralelo, denboran eta espazioan, azkenean bat egingo dutenak. Ahalegintzearen eta gainditzearen kronika bat, ezagutzera eman nahi duena zer-nolako garrantzia duen otsoak ekosistema iberiarretan, eta zer kontserbazio-arazo dituen. Hori dena zinema digitaleko kamerarik modernoenekin filmatua, filmateka-tresnarik aurreratuenekin. Irudi eta soinuzko ikuskizun bat gure zentzumenentzat.

Egilea
Arturo Menor
Urtea
2018
Mota
Dokumentala
Ekoizlea
Acajú Comunicación Ambiental
Hizkuntza
Gaztelania
Erabilgarritasuna
Salgai sarean, http://barbacana.org/ webgunean
Lurraren bidean

Lurraren bidean  

Arrokak. Badirudi betidanik egon direla hemen eta betirako egongo direla. Euskal Herriko bazterrek hamaika forma ezberdin izan dituzte milioika urteetan zehar eta haitz hauek etengabe bertan errotu dira, tinko.

Egun zuhaitzez, eremu landatuz eta herriz betetako lurralde hauek iragan batean dinosauroak bazkatzen zuten ibai sareak, deltak eta arrezifez inguratutako itsaso tropikalak ziren.

Paisaia eta klima aldaketa hauen frogak arroketan daude idatziak, eta geologoen begiak erabiliz, historia zoragarriak kontatzen dituzte. Aiako Harriatik abiatuz gure herriaren historia geologikoaren altxorrak deskubrituko ditugu.

Egilea
Euskal Herriko Unibertsitatea, Aranzadi Zientzien Elkartea
Urtea
2018
Mota
Dokumentala
Ekoizlea
Euskal Herriko Unibertsitatea, Aranzadi
Hizkuntza
Euskara
Erabilgarritasuna
Urola Ibaia

Urola Ibaia  

Herritarrak sentsibilizatzea eta Urola ibaiak dituen altxorrez jabetzea du xede. 

Egilea
Javier Arenas, Luis Juaristi
Urtea
2018
Mota
Dokumentala
Ekoizlea
Javier Arenas, Luis Juaristi
Hizkuntza
Euskara
Erabilgarritasuna
Ez dago ikusgai
Cantábrico (Kantaurialdea)

Cantábrico  

Iberiar penintsularen iparraldean 400 kilometro baino gehiago dituen mendikate garrantzitsu bat altxatzen da, bere izen berbera duen itsasoaren ertzari paraleloan hesi handi baten moduan: Kantauriar itsasoa. Beste isurialdean, Kantauriko mendikateak kanoi eta pago, haritz eta gaztainondo baso trinko kontinentalez betea dago. Itsasoaren bero eraginak euri jasa askoko klima ekarri du, landaredi oparoko mendiak sortuz. Animalia asko eta antzin-antzinatik bertan bizikide izan diren beste bizidun batzuen ezkutaleku paregabea da.

Guztiaren gainetik, ipar hemisferioko izaki bikainenetako baten lurraldea da: hartz kantauriar arrea. Eta animalia zoragarri hori da, hain zuzen ere, gure filma gidatzeko aukeratu dugunetako bat. Kantauriar lurra leku magiko eta misteriotsua da, eta txoko ugari gordetzen ditu oraindik. Basoen erreinua da, zaldi basatien jabaria, lainoek otso iberiarrak, basakatuak eta basoilarrak ezkutatzen dituzten lurra, fantasiak eta errealitateak elkarrekin bidea egiten duten lekua. Eremu basati bat, ahaztua jarraitzen duena, munduak ezagutu beharko lukeena.

Egilea
Joaquín Gutiérrez Acha
Urtea
2017
Mota
Dokumentala
Ekoizlea
Wanda Films
Hizkuntza
Gaztelania
Erabilgarritasuna
Alokairuan eta salgai plataforma desberdinetan
Burbunak eta Etsayak

Burbunak eta Etsayak  

Burbunak eta Etsayak Hernaniko natura eta ahozko ondarea biltzen dituen dokumentala da, eta Hernaniko bailaretan gizaldiz gizaldi transmititu den aberastasuna erakusten digu. Landare eta animaliei buruzko cor­pusa osatzeko helburuarekin hasi zen, baina aurretik, dokumentala egin dute, naturarekin harremana mantendu duten hernaniarrei egindako elkarrizketekin osatua. 25 hernaniar ingururi egindako elkarrizketekin osatu dute lana. 

Egilea
Dobera Euskara Elkartea, Aranzadi Zientzia Elkartea
Urtea
2015
Mota
Dokumentala
Ekoizlea
Dobera Euskara Elkartea, Aranzadi Zientzia Elkartea
Hizkuntza
Euskara
Erabilgarritasuna
Interneten ikusgai doan (https://www.youtube.com/watch?v=aIUMnLk8DCw&feature=youtu.be) eta sarean salgai
Las estaciones

Las estaciones  

Hegazti migratzaileen atzetik munduan zehar ibili ondoren, eta baleekin eta mantarraiekin itsasoak zeharkatu ondoren, Jacques Perrin eta Jacques Cluzaud gai ezaguneko pelikula berri batetik datoz. Bidai honetan denboran zehar azken izotz arotik animalia basatiekin partekatu dugun Europako herrialdeak berraurkituko ditugu. Neguak 80.000 urte zeramatzan, epe labur batean kontinente osoa estaltzen zuen izugarrizko basoa sortu zenean. Planetaren konfigurazio berriak aldaketak ekarri zituen; urtaroen zikloa ezarri zen, paisaiak metamorfosi bat jasan zuen eta flora eta fauna historia aurrera joan ahala garatzen joan zen. Bukaezina zirudien izotz aro horrek baso berde oparo bat ekarri zuen, eta sortu berri zen Homo sapiensek orain ezagutzen dugun zelai itxura eman zion. LAS ESTACIONES aparteko ipuin bat da, gogoetara gonbidatzen zaituena, eta bertan kontatzen da nola bat egiten duten, betirako, gizadiak eta animalien erreinuak.

Egilea
Jacques Perrin,  Jacques Cluzaud
Urtea
2015
Mota
Dokumentala
Ekoizlea
France 2 Cinéma / Galatée Films / Pandora Filmproduktion / Pathé
Hizkuntza
Gaztelania
Erabilgarritasuna
Alokairuan eta salgai hainbat plataformetan