Apps

Izenburua Deskribapena Gaia Hizkera
Arbolapp . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da.

Iberiar penintsulako eta Balearetako basa-zuhaitzen gida.

 

Landareak Gaztelania
Aves de España (SEO) . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. Espainiar lurraldean modu ohikoan edo noiz behinka dauden, edota bertan ikusiak izan diren 563 hegazti espezieei buruzko informazio garrantzitsua eskaintzen du, haien bizitzari, portaerari, banaketari eta kontserbazio egoerari buruzkoa. Ornitologia aldetik garrantziak diren 25 lekuetan ibilaldiak ere jasotzen ditu. Testuak laguntzeko, soinu eta grafiko baliabideak erabiltzen ditu: kantuak, bideoak, argazkiak, ilustrazioak eta mapak.  Hegaztiak Gaztelania (hegaztien izenak euskaraz)
Euskal Biodibertsitatea . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da. Jokoa, gure biodibertsitatea eta natura ezagutzeko eta ulertzeko, publiko guztientzako modu dibertigarrian ikasten laguntzen diena.  Aplikazioak 2 modu ditu, biak aplikazioaren hasierako pantailatik eskura: jolastu eta ezagutu eta bilatu Biodibertsitatea Euskara
iTrack Wildlife Lite . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da.

Naturan topatuko dituzun animalien aztarnak ezagutzeko aukera luzatzen digu aplikazio honek, haien irudiak eta argazkiak erabiliz.

 

 

Animalien aztarnak Ingelera
Naturaleza . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da.

Aplikazio honek geografia informazioa ikusi, kontsultatu eta aztertu ahal izateko zerbitzuak eskaintzen ditu, nola norbanakoentzat, hala sektoreko adituentzat ere, naturari, ingurune naturalei, babestutako espazioei, mendiei, Natura Sareari, artzai-bideei, bai eta BIL, KBE eta HBBE-i buruzko kartografia argitaratuz.

 

Naturaren kartografia Gaztelania
NaturaLista . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da.

Naturari buruzko munduko aplikaziorik ezagunenetakoa da, inguruko landareak eta animaliak identifikatzen laguntzen dizu. Naturari buruz ikasteko 400 mila zientzialari eta naturzale baino gehiagoz osatutako komunitatera gehitu zaitezke, haiengandik naturari buruz gehiago ikasteko. Are gehiago, erregistratu eta zure behaketak partekatuz, natura hobeto ulertu eta zaintzeko lan egiten duten zientzilairei kalitatezko datuak eskura jarriko dizkiezu.

 

Landareak eta animaliak Gaztelania
PictureThis . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da.

Datu-base oso handian oinarritzat hartuta, mota guztitako landareak, loreak eta zuhaitzak identifikatzen lagunduko digu aplikazio honek. Erabilera errazekoa da, argazki bat atera eta aplikazioa argazkiarekin bat egiten duten aukerak bilatzen hasiko da.

 

 

Landareak Gaztelania
PlantSnap . Leiho berrian irekiko da.. Leiho berrian irekiko da.

Naturan gaudenerako aukera ona da, izan ere loreak, zuhaitzak eta gehiago identifikatzen laguntzen digu. Kasu honetan ere argazkia atera behar dugu eta aplikazioak antzekotasun handiekoena bilatuko du. 316.000 espezietako datu basea du.

 

 

Landareak Gaztelania