Berrerabilpenaren eta birziklapenaren klusterra   GK REYCLING KLUSTERREN KATALOGOA

2016an, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Sailak GK Recycling birziklatze-klusterra sortu zuen. Gipuzkoan berrerabiltzeko eta birziklatzeko kluster bat sortu nahi zen, eragile publiko eta pribatuen ideiak eta iritziak trukatuz, gure lurraldearen benetako beharrak eta aukera berriak antzeman eta aztertzeko.

 

Horrek ahalbideratuko du:

  • Ekonomia eta I+G+B ildo berriak sustatzea, birziklatutako produktu berriak sortzeko eta materialen kontsumo eraginkorra egiteko.
  • Hondakinen politiketan eragin eta iraunkorrak diren berrerabilpen eta birziklapen ereduak sustatu.
  • Berrerabilpen eta birziklatze arloan lanpostu berrien aukerak aztertu, ekonomia zirkularraren  garrantzia areagotuz.
  • Sektoreko agente ezberdinen arteko komunikabide eta partaidetza gunea izatea.
  • Informazio estrategikoa zabaltzeko tresna izatea.
  • Enpresa, erakunde eta teknologia-parkeen arteko elkarlanerako plataforma izatea.
  • Birziklaturiko produktu berrien ekoizpena sustatu.
  • Berrikuntzarako enpresa arteko sinbiosia sustatu.
  • Berrikuntzarako proiektu pilotu berriak martxan jarri.
  • Hondakinak baliabide berriak izateko dauden aukerak jendaurrean jarri eta horren inguruan sentsibilizatu.

GK Recycling Klusterraren eraketan eta aurrerapenean bi mugarri garrantzitsu nabarmendu ziren.

1º) 2017an, klusterraren aurkezpen-jardunaldi bat egin zen, eta parte-hartze handia izan zuen.

2ª) En 2018 el Comité Ejecutivo de GK Recyling trabajó fundamentalmente en la dirección de definir el Plan Estratégico del Clúster.

PLAN ESTRATEGIKOA

Jarraian, plan estrategiko bat aurkezten da, asmoa duena tresna bat izatea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Obra Hidraulikoak Departamentuak bultzatuta, GK Recycling birziklapen-klusterraren jarduerak, irudia eta egiten duen lana irmotzen eta sustatzen laguntzeko.

                                 PLAN ESTRATEGIKOA 2020-2024 

EKONOMIA ZIRKULARRARI BURUZKO NAZIOARTEKO TOPAKETA. 6. EDIZIOA

Larrialdi klimatikoak eta energia-iturri jasangarriagoetarako trantsizioak markatutako testuinguru globalean, Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko Topaketaren seigarren edizioa etorkizun jasangarriago baterako irtenbideak bultzatzeko aukera gisa aurkezten da. Dubaiko Klimaren Goi Bilerak (COP28) mugarri historiko bat ezarri du, klima-aldaketaren eragile nagusiak diren erregai fosilak uzteko bide argi bat ezarri baitu. Energia-sitemen trantsizio ordenatua eta ekitatiboa eskatzen duten akordio historiko honek konponbide zehatzak emateko beharrari bide ematen dio, eta Gipuzkoak konponbide horiek aurkeztutako ditu Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko VI. Topaketan.

Egitaraua

Urtarrilaren 31ko bideoa

Otsailaren 1ko bideoa

Otsailaren 2ko bideoa

EKONOMIA ZIRKULARRARI BURUZKO NAZIOARTEKO TOPAKETA. 5. EDIZIOA

Ekonomia zirkularra Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren oinarrizko lan-eragileetako bat bilakatu da. Ekonomia Zirkularrari buruzko lehenengo Topaketa 2019ean izan zen eta bere helburu nagusia zen ekonomia zirkularra aplikatzeak enpresentzat eta enplegurentzat zituen abantailak Gipuzkoako eragileei azaltzea. Bosgarren edizio honetan, ekonomia zirkularraren hazia ereinda dago Gipuzkoako industria eta enpresean, eta, gainera, eman dituen fruituak, datuetan adierazita, Gipuzkoako BPGren % 6 dira jada.

Programa

EKONOMIA ZIRKULARRARI BURUZKO NAZIOARTEKO TOPAKETA. 4. EDIZIOA

Ekonomia zirkularra Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren oinarrizko lan-eragileetako bat bilakatu da. Hain da hala, non transizio ekologikoa bizkortzea eta klima-neutraltasuna lortzeko lan egitea funtsezkoa den hamarkada estrategiko honetan. Prest egon behar dugu krisi klimatikoari, osasun-krisiari edo etor daitekeen beste edozein krisiri aurre egiteko, ekosisema sozial, industrial eta ekonomico berde, iraunkor eta bidezkoa izango duen gizarte batean.

Programa

Ponentziak

MEMORIA

EKONOMIA ZIRKULARRARI BURUZKO NAZIARTEKO TOPAKETA. 3. EDIZIOA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak ekonomia zirkularraren aldeko apustu sendoa egin du, gure ardatz estrategikoetako bat baita lurraldearen egungo eredu ekonomikoa isurketak murriztea ahalbidetuko duen eredu bihurtzeko. Izan ere, economia zirkularra funtzezkoa da ekonomia berdea sustatzeko, aberastuna eta enplegua sortzeko eta gure bizi-kalitatea hobetzeko.

Programa

Ponentziak

EKONOMIA ZIRKULARRARI BURZUKO NAZIOARTEKO TOPAKETA. 2. EDIZIOA

EKONOMIA ZIRKULARRARI BURUZKO NAZIOARTEKO TOPAKETA. 1. EDIZIOA

TOP RECYCLING TOPAKETAK

Topaketa hauen helburua enpresak susperraldi berdeak eta klima-aldaketaren aurkako borrokak planteatzen dituzten erronken inguruan sentsibilizatzea da, arrakastaz gainditzea lortu duten enpresen kasuak erakutsiz.

José Ignacio Asensio, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatua: "Topaketa hauen helburua da enpresak sentsibilizatzea berreskuratze berdeak eta klima-aldaketaren aurkako borrokak planteatzen dituzten erronkei buruz, arrakastaz gainditzea lortu duten enpresen kasuak erakutsiz. GK Recycling-eko enpresen arteko informazio- eta ezagutza-truke aktiboari esker, sinergiak sortu eta eredu erreplikagarriak aurkituko dira, konponbide lehiakorrenak aurkitzen laguntzeko.
 

Horrela, Top Recycling topaketak Klusterreko kideen ekoizpen-lantegietara egindako bisitaldi batzuetan gauzatzen dira. Bisita horietan, horien jarduera-prozesuak eta arrakasta-kasuak azaltzen dira, Gipuzkoako ekonomia zirkularreko esperientzia arrakastatsuak in situ ezagutuz, horiek gauzatu dituzten pertsona eta enpresen zuzeneko eskutik.

 

 

 

1. TOP RECYCLING TOPAKETA: 'KAFEA PROJECT' 2021-06-10

Top Recycling topaketa honetan, Jose Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatua buru dela, Gipuzkoako birziklapenaren eta berrerabileraren sektoreko ehuna osatzen duten hogei bat enpresa, elkarte, fundazio, unibertsitate, teknologia-zentro eta ingurumen-aholkularitzak elkartu dira Adunako Ekograsen instalazioetan, KAFEA Project ekimena bertatik bertara ezagutzeko.

Ekimen aitzindaria da, bai autonomia mailan, bai nazio mailan, eta ekonomia zirkularraren adibide garbia da. Alde batetik, kapsulen aluminiozko eta plastikozko bilgarria lehengai bihurtzen da 2 litroko bolumeneko ontzi txikiak fabrikatzeko, kontsumitzaileek erabilitako kapsulak etxean gordetzeko eta ondoren edukiontzi publikora eraman ahal izateko. Edukiontzi horiek ekoizteko, birziklatutako materiala balioztatzen da, bildutako kapsulak birrintzearen ondorioz. Bestalde, berreskuratutako kapsuletako kafearen pausalekuarekin, Ekograsek perretxiko substratu batean kafe posea balorizatzeko aukera eskaintzen du, horrela etxeko auto-hazkuntzako kit bat egiteko. Perretxikoen substratuak beste produktu mota bat ere izan dezake; izan ere, 15 edo 20 kilo inguruko poltsa bereziak sor daitezke, eskala handiko ekoizpena garatzeko. Perretxiko kit batek kilo bat kafe behar du eraldatzeko.

 

 

 

2. TOP RECYCLING TOPAKETA: BALAB FACTORY 2021.09.23

Gipuzkoako birziklapenaren eta berrerabilpenaren sektoreko ehuna osatzen duten hogei bat enpresa, elkarte, fundazio, unibertsitate, teknologia-zentro eta ingurumen-aholkularitzak bildu ziren Balab Factoryren Donostiako instalazioetan, haren proiektua bertatik bertara ezagutzeko.


Jardunaldi honetan Balab Factory proiektuaren berri eman zen. Ekimen hau 2020an sortu zen Donostian, Berrikuntza Iraunkor Aplikatuko 3D laborategi gisa. Donostiako AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolaren eta Karmelo-Scientia Schoolen Spin-off bat da. Gainera, Balab Factory Ingurumen Sailak sustatutako klusterretako kidea da: GK Green Fashion eta GK Recycling.


Era berean, gune berritzailea da, ideien laborategia eta proiektuen azeleragailua, berrikuntza, iraunkortasun eta ekonomia zirkularraren arloan gizartean eragina izatera bideratutako proiektuak sustatzea eta bultzatzea helburu duena. AEG Berrikuntza Profesionaleko Eskolan jaioa, gainera, prestakuntza eta pedagogia bokazio oso garrantzitsua du, betiere profesional berrien gaitasunetan iraunkortasun eta zirkulartasun irizpide berriak txertatzera bideratua.


Balab Factory-k dituen proiektuen artean Baltex dago, Lurraldean dagoen industria-osteko eta kontsumitu osteko hondakina balorizatzeko ekimena, eta 3D filamentuan eraldatzea ehun-produktu jasangarri berriak ekoizteko. Balaben sortzen den harizpia material birziklatua eta birziklagarria da. Horretarako, Balabek 3D estrusio- eta inprimaketa-makineria duen laborategi bat du, ehun-material jasangarri berriak sortzera bideratutako ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuetan lider eta/edo laguntzaile izateko. Teknologia hau oso interesgarria da ehungintza jasangarriaren sektorearentzat, bigarren mailako lehengai biodegradagarria eskaintzen baitu tokiko hondakinak balorizatuz.

 

Material berri horien ikerketarekin batera, Balab Factory-k Mentoring Sustainable Fashion Lab zerbitzua ere eskaintzen du, GK Green Fashioneko enpresentzako mentorizazio, prestakuntza eta aholkularitza programa bat, material berrien transferentzia, ezagutzaren zabalkundea eta 3D printing bidezko garapena Gipuzkoako moda marketara lortzeko.

3. TOP RECYCLING TOPAKETA: CAMPEZO 2021.10.19

Hirugarren Recycling Top 'topaketa honetan, Donostiako Grupo Campezoren instalazioetan, hogei bat enpresa, elkarte, fundazio, unibertsitate, teknologia-zentro eta ingurumen-aholkularitzak parte hartu zuten, Gipuzkoako birziklapenaren eta berrerabileraren sektoreko ehuna osatzen dutenak.

Ingurumeneko zuzendaria, Monica Pedreira, Gipuzkoako Berrerabilpenaren eta Birziklatzearen Sektoreko «Recycling Top» hirugarren jardunaldiaren buru izan zen. Jardunaldi horren bidez, Birziklatzearen Klusterra osatzen duten enpresen ezagutzan sakondu nahi da, GK Recycling-en bidez, klusterreko kideen ekoizpen-plantetara egindako bisiten bidez.

Jardunaldi honetan Kanpezu Taldearen jardueraren berri eman da, iraunkortasuna baita erabakiak hartzearen ardatza. Ildo horretan, Ingurumen Estrategiaren Sail berri bat definitu da, ingurumen-ikuspegia, oro har, eta Ekonomia Zirkularra, bereziki, enpresaren jardun-eremuetan aplikatu nahi dituena: obra zibila, Industria Eraikuntza, Aglomeratuaren ekoizpena eta hedapena, talde bereko enpresen arteko sinergiak zehaztuz.

Errepideak konpontzeko jardueretan, urtero milaka tona material fresatu ekoizten dira, duela gutxi arte hondakindegi gisa erabiltzen zirenak. Gaur egun, material hori lehengai birziklatu gisa erabiltzen ari dira, agregakin naturalen ordez, eta, beraz, ezaugarri handiko hondakin bati balioa ematen ari zaizkio.

Kanpezu Taldea aitzindaria izan zen sektorean, bere lantegietan ekoizten dituzten hainbat produkturen Ingurumeneko Produktu Deklarazioa baitzuen. Kanpezu hedapen-prozesu betean dago, eta, beraz, bere produktuen gama osoari buruzko ingurumen-informazioa izan dezake.

Bestalde, une honetan enpresa-taldearen deskarbonizazioa eta Zero Hondakinaren helburua bezalako proiektuetan ere bideratuta dago.

4. TOP RECYCLING TOPAKETA: HABIC 2021.11.19

Tabakaleran, HABIC, Habitat, Zura, Bulegoa eta Contract Sektoreko Kluster Elkartearen instalazioetan egin den laugarren ‘Recycling Top’ topaketa honetan, Gipuzkoako birziklapenaren eta berrerabileraren sektoreko ehuna osatzen duten 25 enpresa, elkarte, fundazio, unibertsitate, teknologia-zentro eta ingurumen-aholkularitzak parte hartu dute.

José Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatua Gipuzkoako Berrerabilpenaren eta Birziklatzearen Sektoreko laugarren Recycling Top jardunaldiaren buru izan da. Jardunaldi hori Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan dago, eta Birziklatzearen Klusterra osatzen duten enpresen ezagutzan sakondu nahi du, klusterreko kideen ekoizpen-instalazioetara bisita batzuk eginez. Ekimen horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak Gipuzkoak birziklatzearen arloan duen sendotasuna nabarmendu nahi du, eta sektoreak Ekonomia Zirkularraren barruan eta enplegu berdearen sorreran motor ekonomiko gisa duen garrantzia ikusarazi. Era berean, enpresei laguntza instituzionala emateko tresna izan nahi du, bai merkatu nazionalean, bai nazioartekoan, berrikuntza-sare berde bat sortzea eta aurkezpen-gutun gisa balio izatea.

HABICek erreferentzia izan nahi du berrikuntzan eta jasangarritasunean ekipamenduaren, altzarien eta diseinuaren sektorean, erabiltzailearentzat eta gizarte osoarentzat balioa sortuz, erakunde publikoen, ikerketa-erakundeen eta enpresen arteko lankidetzaren bidez. Gainera, HABICek konpromiso sendoa du sektorearekin ekonomia zirkular baterako trantsizioa bultzatzeko, ekoizpen arduratsua, ekodiseinua eta serbitizazioa negozio-eredu zirkular berrietarako zutabe gisa integratuz eta enpresa elkartuen lehiakortasuna hobetuz.

Euskal Herriko Unibertsitateak eta HABICek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren laguntzarekin, Enpresa Gela bat sortu zuten Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan. Gela berri honek mundu akademikoaren eta enpresa-arloaren arteko harremana areagotzeko balio du, arkitekturako ikasleei arkitekturan, ekipamenduan eta diseinu jasangarrian duten prestakuntza areagotzeko espazio bat eskainiz.

Gelan fatxadetako altzariak eta ekipamendu-materialak daude, bai eta hormen eta lurzoruen estaldurak ere, eta hori guztia HABIC klusterreko enpresena da. Eskainitako produktu gehienek osagai iraunkorra dute, eta enpresek norabide horretan aurrera egiteko konpromisoa dute. Fatxadetako, estalduretako eta altzarietako produktuak iraunkorrak dira, eta, aldi berean, argiztapena, domotika eta ikasgelako sarbide-kontrolak eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzera bideratuta daude. Era berean, hezkuntza-gune berri horrek prestakuntza-jardunaldi teknikoak hartuko ditu, UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko ikasleak prestatzeko interes akademikoa duten espazioen ekipamendu berritzaileari buruzkoak.

5. TOP RECYCLING TOPAKETA: JOLAS 2022.03.03

Gipuzkoako birziklatzearen eta berrerabiltzearen sektoreko sarea osatzen duten enpresen, elkarteen, fundazioen, unibertsitateen, teknologia-zentroen eta ingurumen-aholkularitzen 20 bat erakunde JOLAS enpresa zarauztarraren instalazioetan bildu da, haien proiektua zuzenean ezagutzeko.


Zarauztar JOLAS enpresa proiektu berritzaile batean murgilduta dago 2017az geroztik, edukiontzi horietan utzitako plastikozko ontziak birziklatuz lortutako plastikozko profilak sormenez berrerabiltzeko (Upcycling). Haur-parkeen eta hiri-altzarien ekodiseinuan ere lan egiten dute. JOLAS elkarteak haurrentzako parkeak, gimnasia zirkuituak eta ekipo bioosasungarriak sortzeko lerro berri bat sortu du erabiltzaile guztientzat, material birziklatu hori prozesatuz, birziklagarri izateaz gain.


Jose Ignacio Asensio, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako «Sektore hori hazteko aukera bat da Gipuzkoarentzat, eta, beraz, gure konpromisoa da enplegua sortzeko eta hazkunde ekonomikorako potentzial handia duen sektore estrategiko bat bultzatzea, babestea eta ikusaraztea. Gainera, sektore horren hazkundeak aukera emango digu Ekonomia Zirkularrari buruzko Europako Zuzentarauak behar bezala betetzeko», José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak adierazi duenez.


Datu on horiek gorabehera, Asensiok azpimarratu du politikak eta araudiak behar direla sektore guztietan materialak berrerabiltzea eta birziklatzea sustatzeko, eta beharrezkoa dela sektorerako teknologietan ikertzen jarraitzea eta proiektu berritzaileak bultzatzea. Asensiok Gipuzkoako industria-sarean dagoen ingurumen-kontzientziazioa eta enpresen artean dagoen lankidetza-espiritua ere nabarmendu ditu.

6. TOP RECYCLING TOPAKETA: SCRAP AD 2022.05.18

Eibarko Scrap ad-en instalazioetan Recycling Top jardunaldi berri bat egin da, eta bertan izan dira birziklapenaren eta Gipuzkoako berrerabilpenaren sektoreko ehuna osatzen duten hogei enpresa, elkarte, fundazio, unibertsitate, teknologia-zentro eta ingurumen-aholkularitzak, mundu mailako birziklatze-sektoreko erreferentziazko plataforma horren ekimena bertatik bertara ezagutzeko.
Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatua Gipuzkoako berrerabilpenaren eta birziklatzearen Sektoreko seigarren Recycling Top jardunaldiaren buru izan da. Jardunaldi horren helburua GK Recycling Birziklatzearen Klusterra osatzen duten enpresen ezagutzan sakontzea da, klusterreko kideen ekoizpen-plantetara egindako bisita batzuen bidez. Ekimen horren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak Gipuzkoak birziklatzearen arloan duen sendotasuna nabarmendu nahi du, eta sektoreak Ekonomia Zirkularraren barruan eta enplegu berdearen sorreran motor ekonomiko gisa duen garrantzia ikusarazi.

Horri dagokionez, Ingurumeneko foru diputatu José Ignacio Asensiok azaldu du bilera horien helburua dela enpresak sentsibilizatzea susperraldi berdeak eta klima-aldaketaren aurkako borrokak planteatzen dituzten erronkei buruz, arrakastaz gainditzea lortu duten enpresen kasuak erakutsiz. Era berean, adierazi du sektore hori hazkunde-aukera bat dela Gipuzkoarentzat, eta, beraz, gure konpromisoa dela enplegua sortzeko sektore estrategikoa eta hazkunde ekonomikorako potentzial handia duena bultzatzea, babestea eta ikusaraztea. Gainera, sektore horren hazkundeari esker, Ekonomia Zirkularreko Europako Zuzentarauak beteko ditugu, Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak adierazi duenez.

7. TOP RECYCLING TOPAKETA: UPV/EHU 2022.06.07

GK Recycling birziklapen-clusterraren jardunaldian, sektorearen zirkulartasunari buruzko datuak eman dira ezagutzera, bai eta 2022-2023 aldirako garapen-ildo berriak ere. Ildo horien artean, ekonomia zirkularraren autodiagnostiko digitalerako aplikazio bat aurkeztu da Gipuzkoako enpresentzat.
José Ignacio Asensio: “Hamarkada hau erabakigarria da Gipuzkoak iraunkortasunerantz aurrera egin dezan eta ekonomia berde eta emisiorik gabeko batean kokatu dadin, gure industriaren lehiakortasuna bermatu, enpresak posizioantu, enplegua sustatu eta bizikalitatea bermatzeko”.


Ingurumen Departamentuak GK Recycling birziklapenaren clusterra bildu du lan-jardunaldi batean. Bertan, sektorearen eskaera eta beharrei buruzko azterketaren emaitzak ezagutzera eman dira. Gipuzkoako birziklatze-clusterrak, GK Recycling-ek, 96 kide ditu gaur egun, eta “hazkunde esponentziala izan du 2016. urtean 6 kiderekin martxan jarri ginenetik” adierazi du Asensio diputatuak, eta gehitu du “ekonomia zirkularra ekoizpen-sektore guztietara zabaltzea eta kapilarizatzea izan da gure helburu nagusietako bat, eta datuek erakusten digute clusterraren eraketan eta sendotzean arrakastaizan dugula,;izan ere, ia 100 kide ditugu, 8 sektore ezberdinetakoak, eta Gipuzkoan sortzen den hondainen  %40a kudeatzen dute”.


Horiek dira Naturklimak Gipuzkoako ekonomia zirkularraren egoera neurtzeko egindako ikerlanarebn emaitzetako batzuk. Azterlanaren beste datu batzuen arabera, birziklapenaren sektoreak 1.500 milioi euro inguruko fakturazioa du eta 6.660 lanpostu sortzen ditu Gipuzkoan.
Denboraldi honetarako iragarri diren berrikuntza nagusien artean, nabarmentzekoa da aplikazio bat jarriko dela abian, Gipuzkoako edozein enpresak autodiagnostiko digital bat egin dezan bere zirkulartasun-maila neurtzeko.


José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak ekimenaren balioa nabarmendu du, “enpresen kudeaketan iraunkortasuna modu erraz eta didaktikoan sartzeko aukera emango baitu”. Alderdi hori oso garrantzitsua izaten hasi da, bai araudien betebeharrengatik, bai merkatuen eta herritarren eskakizunengatik, “gero eta produktu eta zerbitzu iraunkorragoak eta ingurumena gehiago errespetatzen dutenak eskatzen baitituzte”. 


Jardunaldian, Ingurumeneko zuzendari Mónica Pedreirak Sailak berriki sortutako Borondatezko Karbono Funtsa aurkeztu du, enpresek beren emisioak konpentsatu ahal izan ditzaten ekarpen ekonomikoekin. Ekarpen horiek klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko proiektuak eta obrak garatzeko erabiliko dira Gipuzkoan. Mekanismo horren bidez, Naturklimak inpaktuaren ebaluazioa eta balorazio ekonomikoa egingo ditu, CO2EQ tona bakoitzeko 8,8 euroko prezioa ezarrita. Las cantidades aportadas aportaciones  tendrán derecho a incentivos fiscales de conformidad con lo previsto en la Norma Foral 3/2004, de 7 de abril, de régimen fiscal de las entidades sin fines lucrativos y de los incentivos fiscales al mecenazgo.

David Zabala Naturklimako zuzendariak 2022 – 2023 urteetarako clusterraren jarduera-ildoak aurkeztu ditu, eta hauek nabarmendu ditu: ekonomia zirkularreko I+G+B proiektuei laguntzea; Enpresa-erronkak programarekin ekimena sustatzea; sektoreko enpresen arteko ezagutza eta harremana sustatzea Recycling Top topaketen bidez eta Fundazioak ematen duen zaintza teknologikoko zerbitzua.
 

 

 

8. TOP RECYCLING TOPAKETA: CEMENTOS REZOLA 2022.09.22

Gipuzkoako birziklapenaren eta berrerabileraren sektoreko ehuna osatzen duten hamabost bat enpresa, elkarte, fundazio, unibertsitate, zentro teknologiko eta ingurumen-aholkularitza elkartu ziren Cementos Rezola-HeidelbergCement Groupen instalazioetan, lehengaien eta erregai alternatiboen bidez CO2 emisioak murriztea lortzeko jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumenekoaren estrategiaren berri izateko.

Monica Pedreira Aldundiaren Ingurumen Departamentuko topaketaren buru izan zen, eta nabarmendu zuen zementuaren fabrikazioa dela mundu osoan sortutako berotegi-efektuko gasen % 8aren erantzulea, eta Cementos Rezolak bere eragiketen eta produktuen karbono-aztarna murrizteko egin duen apustu eta handinahi klimatikoaren erantzule, eta 2050erako karbono-neutro bat merkatuan sartzea guztiz eredugarria dela. Zentzu horretan, Gipuzkoa da enpresekin eta industriarekin ekonomikoki konpromisoa hartzen duen lehen lurraldea, ekonomiaren deskarbonizazioaren lidergoan eta neutraltasun klimatikoaren lorpenean, departamentuak Gipuzkoako 30 enpresaren karbono-aztarna kalkulatzeko eta murrizteko inbertitu dituen 175.000 euroen bitartez.

Añorga auzoan dago duela 150 urte baino gehiagotik, eta fabrika horrek etengabeko bilakaera izan du. Gaur egun, kalitate eta ingurumen kudeaketa ziurtagiri zorrotzenak lortu ditu Europan, eta zementu sorta zabala ekoizteko gai da, merkatuko berritzaileenetako batzuk barne hartzen dituena.

Jardunaldi honetan, Cementos Rezolak iraunkortasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa lortzeko dituen estrategia eta ekintza nagusiak ezagutzera eman ziren, hala nola bere jarduerarako beharrezkoak diren baliabideak hobetzea, hondakinen aprobetxamendu material eta energetiko hobea lortzeko. Rezolaren helburu nagusia CO2 isuriak murriztea da, lehengaiak eta erregai alternatiboak erabiliz.

Cementos Rezola-HeidelbergCement Group enpresak konpromisoa hartu du 2050ean neutraltasun karbonikoa lortzeko. Bere helburua CO2 emisioetan hormigoi neutroa ekoiztea da, eta horretarako ezinbestekoak dira berrikuntza eta irtenbide jasangarri berriak bilatzea.

2019KO GK RECYKLING JAURNALDIAK

Jaurnaldi hauek Donostiako Miramon Parke Teknologikoan egin ziren. Hurrengo bideoan, horien laburpen bat eskeintzen da bideo baten bitartez:

BIDEOA

  • CIRCULAR THINKING

    I EKONOMIA ZIRKULARRAREN JAURNALDIA

  • ARAUDIA

     

    Ekonomia zirkularra honela definitzen da : ekonomiaren produktu, material eta gainerako baliabideen balioak ahalik eta denbora gehien irauten duen sistema ekonomikoa, ekoizpenean eta kontsumoan eraginkortasunez erabil daitezen sustatuz, eta, horrela, erabilerako ingurumen-inpaktua murriztuz, eta bizi-zikloaren fase guztietan; hala badagokio, hondakin-hierarkia aplikatuz, ahalik eta gehien murriztuz hondakinak eta substantzia arriskutsuak askatzea. (7/2022 legea, apirilaren 8koa, hondakin eta lurzoru kutsatuena)

    Arlo honetan hainbat arau badaude jada. Esanguratsuenak hurrengo estekan aurkituko dituzue:  ARAUDIA