Gaztetape (Getaria)

{.vars['reserved-article-title'].data} 1

 

Getariako Arratoia ezizenaz ezagutzen den San Anton mendiaren babesean dago Gaztetape hondartza, herriaren mendebaldean.

Urre koloreko harea dauka 210 metroko hondartza honek. Surflari asko joan ohi da Gaztetape hondartzara ohola besapean hartuta olatuez gozatzera. Halere, beste zenbait kirol egiteko aukera ere badago Gaztetapen: windsurfa, piraguismoa eta kirol-arrantza, besteak beste.

Autoa uzteko tokia dago inguruan eta, horrez gain, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: dutxak, paperontziak, sorosleak...

  • Luzera: 210 m.
  • Batez besteko zabalera: 65 m.
  • Hiritartze maia: HIRITARRA
  • Harearen kolorea: GORRIZKA
  • Harea mota: HAREA XEHEA
  • Bainurako baldintzak: OLATU HANDIAK MAREARTEKO ZABALGUNEA

Planoak eta mapak

Osasun eta segurtasun baldintzak

Lekua Bandera Bainuaren egoera sanitarioa Uraren kalifikazio sanitarioa Hondartzako zerbitzuen egoera
Erdigunea Bainua libre

Bainua libre

Oso ona

Oso ona

Onak

Onak

Sarbidea

  • Eskailerak
  • Arrapalak

Ekipamenduak

  • Informazio seinaleak
  • Komunak
  • Dutxak
  • Paperontziak
  • Zaborrontziak

Bainu zaintza: Ordutegia (11:00etatik 19:00etara)

  • Botika kutxa
  • Txalupak
  • Anbulantzia

Inguruetako bestelako zerbitzuak

  • Kirol kaia
  • Herriko aparkalekua
  • Ostatu
  • Logelak
  • Landa turismoa
  • Aterpetxea
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Taberna

Bestelako zerbitzuak

  • Aparkalekua
  • Eguzki aldea
  • Bainu aldea
  • Ur Kirolak (Surf, Piraguismoa, Bodyboard, Uretako motoa, Kanaberazko kirol arrantza, Itsaspeko kirol arrantza)
  • Itsasertzeko Pasalekua
  • Kaia Pasalekua
  • Landa Pasalekua
  • Marearteko zabalgunea

Zarautz eta Zumaia artean dago Getaria. Hondartzara iristeko, N-634 errepidetik jarraitu behar da. Autoa uzteko tokia dago hondartzaren ondoan.

Garraio publikoan iristeko

Autobusez: EuskoTrenen Zumaia-Donostia (www.euskotren.es) lineako autobusak Getarian geratzen dira.