Hondarribia

{.vars['reserved-article-title'].data} 1
{.vars['reserved-article-title'].data} 2

 

Gipuzkoako kostaldeko ekialdeko muturrean dago Hondarribiako hondartza, Txingudiko badia ederrean eta Bidasoa ibaiaren bokalearen ondoan.

Hareatza eder honek urre koloreko harea fina du eta luzeran, 700 bat metro. Erdigunetik oso gertu dago eta hala, inguruan hainbat taberna eta jatetxe daude. Horrez gainera, zenbait zerbitzu ditu hondartzak, dutxak, komunak, haurrentzako jolastokia, autoa uzteko guneak eta sorosleak, tartean.

Halaber, uretako hainbat kirol egiteko aukera aparta dugu, piraguismoa eta windsurfa, kasu. Gainera, udan, tranpolinak eta txirristak dituen egitura berezia jartzen dute itsasoan.

  • Luzera: 700 m.
  • Batez besteko zabalera: 232 m.
  • Hiritartze maia: HIRITARRA
  • Harearen kolorea: GORRIZKA
  • Harea mota: HAREA XEHEA
  • Bainurako baldintzak: UR BAREAK

Planoak eta mapak

Osasun eta segurtasun baldintzak

Lekua Bandera Bainuaren egoera sanitarioa Uraren kalifikazio sanitarioa Hondartzako zerbitzuen egoera
Erdigunea Bainua libre

Bainua libre

Oso ona

Oso ona

Onak

Onak

Eskuineko aldea Bainua libre

Bainua libre

Oso ona

Oso ona

Onak

Onak

Sarbidea

  • Eskailerak
  • Arrapalak
  • Ibilbide zurrunak

Ekipamenduak

  • Informazio seinaleak
  • Megafonia
  • Balizatutako bainu aldea
  • Toldo aldea
  • Karpa aldea
  • Umeentzako jolasak aldea
  • Komunak
  • Dutxak
  • Oin garbilekuak
  • Edateko ur iturria
  • Paperontziak
  • Zaborrontziak
  • Kioskoa
  • Taberna

Bainu zaintza: Ekaina eta Iraila (11-tatik 19-etara)/Uztaila eta Abuztua(10.30-tatik 20-etara)

  • Zaintza dorretxoak
  • Botika kutxa
  • Txalupak
  • Anbulantzia

Bestelako zerbitzuak

  • Alokairuak: Uretako bizikleta
  • Gabarroia
  • Igeriketa eskola
  • Telefono kabina
  • Aparkalekua
  • Bizikletak aparkalekuak
  • Herriko aparkalekua
  • Ainguratzeko aldea

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako zerbitzu bereziak

  • Arrapalak
  • Ibilbide zurrunak
  • Lagundutako bainua

Inguruetako bestelako zerbitzuak

  • Kirol kaia
  • Herriko aparkalekua
  • Hotel
  • Ostatu
  • Logelak
  • Landa turismoa
  • Landetxea
  • Camping
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Taberna
  • Picnic aldea
  • Gasolindegia
  • Eguzki aldea
  • Bainu aldea
  • Ur Kirolak (Wind Surf, Piraguismoa, uretako motoa, kanaberazko kirol arrantza, itsaspeko kirol arrantza, urpeko igeriketa)
  • Itsasertzeko Pasalekua
  • Kaia Pasalekua

Hondartza Gipuzkoako kostaldeko ekialdeko muturrean dago, Txingudiko badia ederrean, Bidasoa ibaiaren bokalearen ondoan, Hondarribiako hirigunetik oso gertu. Bi aparkaleku daude hondartzaren sarreran.

Garraio publikoan iristeko:

Autobusez: Hiri arteko eta hiri barruko autobusek Donostia eta Irunekin lotzen dute Hondarribia. Irun-Hondarribia linearen kasuan, puntuan irteten diren autobusak hondartzaraino heltzen dira. Ekialdebus (www.ekialdebus.net)

Itsasontziz: Hendaiako kirol-portutik itsasontzi bat irteten da 15 minuturo eta Txingudiko badia zeharkatzen du denbora gutxian.