Saturraran (Mutriku)

{.vars['reserved-article-title'].data} 1

 

Gipuzkoako kostaldearen mendebaldeko muturrean dago Saturraran hondartza, Bizkaiarekin muga egiten duen ingurune ederrean. Olatuak indarrez iristen dira bertara. Bi haitzen forma bitxia nabarmentzen da inguru horretan. Kondairak dioenez, Satur eta Aran maitaleen itxura dute.

300 metro ditu, eta urre koloreko harea. Ondoan, autoak uzteko toki zabala eta bazkariak eskaintzen dituen taberna daude. Inguruetan, gainera, kanpina eta nudistentzako gunea daude.

Kirola gustuko dutenek aukera paregabea dute uretako zenbait kirol egiteko, piraguismoa eta windsurfa, esaterako. Horrez gain, pasieran ibiltzeko toki paregabea da, itsasertzetik zein Saturraran eta Ondarroako hondartza lotzen dituen bidean zehar.

  • Luzera: 300 m.
  • Batez besteko zabalera: 90 m.
  • Hiritartze maia: HERRITARRA
  • Harearen kolorea: GORRIZKA
  • Harea mota: ERTAINA
  • Bainurako baldintzak: HONDARTZA HAIZETSUA, OLATU HANDIAK

Planoak eta mapak

Osasun eta segurtasun baldintzak

Lekua Bandera Bainuaren egoera sanitarioa Uraren kalifikazio sanitarioa Hondartzako zerbitzuen egoera
Erdigunea Nahikoa

Nahikoa

-

Sarbidea

  • Eskailerak

Ekipamenduak

  • Informazio seinaleak
  • Megafonia
  • Balizatutako bainu aldea
  • Balizatutako bainu alde debekatua
  • Kabinak: (10:00etatik 20:00etara) - Informazioa, arropazaindegia, dutxak, ur hotza, komunak.
  • Komunak
  • Dutxak
  • Edateko ur iturria
  • Paperontziak
  • Zaborrontziak
  • Kioskoa
  • Taberna
  • Kafetegia
  • Jatetxea

Bainu zaintza: Ordutegia (goizeko 11etatik arratsaldeko 8etara)

  • Zaintza dorretxoak
  • Botika kutxa
  • Txalupak
  • Anbulantzia
  • Megafonia

Bestelako zerbitzuak

  • Telefonoa ostatuan
  • Aparkalekua

Inguruetako bestelako zerbitzuak

  • Ostatu
  • Landa turismoa
  • Aterpetxea
  • Camping
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Taberna
  • Picnic aldea
  • Gasolindegia
  • Eguzki aldea
  • Bainu aldea
  • Ur Kirolak (Wind Surf, Piraguismoa, Bodyboard, Uretako motoa, Kanaberazko kirol arrantza, Itsaspeko kirol arrantza, Urpeko igeriketa)
  • Itsasertzeko Pasalekua
  • Landa Pasalekua

Mutriku eta Ondarroa artean dago hondartza, Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko mugan. Mutrikutik, GI-638 errepidea hartu eta hondartzarako bidea adierazten duen bidegurutze batera iritsiko gara. Aparkaleku handia dago hondartzaren sarreran.

Garraio publikoaz iristeko

Autobusez: Pesa konpainiako (www.pesa.net) Lekeitio-Donostia lineako autobusak hondartzatik gertu (oinez bost bat minutura) geratzen dira