Antilla (Orio)

{.vars['reserved-article-title'].data} 1

Antilla hondartza inguru paregabean dago, Oria ibaiaren bokalearen ondoan eta Kukuarriren, itsasoraino malda malkartsuak dituen mendiaren, babesean.

1997an berriztatu zuten hareatza, eta 3.500 metro koadro ditu egun. Alboan, haurrentzako jolastokia duen parke ederra, kanpina eta itsas-pasealekua daude. Horrez gain, hiru jatetxe daude hondartzaren sarreran, askotariko jakiak dastatzeko.

Antilla hondartza egun pasa joateko leku aproposa da, hainbat zerbitzu baititu: komun publikoak, dutxak, sorosleak eta autoa uzteko toki zabala.

Arrantzan aritzea gustuko dutenentzat leku aparta da, baita uretako beste zenbait kirol egiteko ere, surfa, piraguismoa eta windsurfa, besteak beste.

  • Luzera: 220 m.
  • Batez besteko zabalera: 90 m.
  • Hiritartze maia: SEMIHIRITARRA
  • Harearen kolorea: GORRIZKA
  • Harea mota: HAREA LARRIA
  • Bainurako baldintzak: HONDARTZA HAIZETSUA, OLATU HANDIAK

Planoak eta mapak

Osasun eta segurtasun baldintzak

Lekua Bandera Bainuaren egoera sanitarioa Uraren kalifikazio sanitarioa Hondartzako zerbitzuen egoera
Erdigunea Bainua libre

Bainua libre

Oso ona

Oso ona

Onak

Onak

Sarbidea

  • Eskailerak
  • Arrapalak

Ekipamenduak

  • Informazio seinaleak
  • Megafonia
  • Kabinak: (10:00etatik 21:00etara) - Informazioa, megafonia, arropazaindegia, dutxak, ur hotza, komunak, botika kutxa.
  • Komunak
  • Dutxak
  • Oin garbilekuak
  • Paperontziak
  • Zaborrontziak
  • Kioskoa
  • Taberna
  • Kafetegia
  • Jatetxea
  • Landa Aldea

Bainu zaintza: Ordutegia (10:00etatik 21:00etara)

  • Zaintza dorretxoak
  • Botika kutxa
  • Txalupak
  • Anbulantzia

Bestelako zerbitzuak

  • Umeentzako jolasgunea
  • Edateko ur iturria
  • Telefono kabina
  • Telefonoa ostatuan
  • Aparkalekua
  • Bizikletak aparkalekuak

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako zerbitzu bereziak

  • Komunak
  • Arrapalak

Inguruetako bestelako zerbitzuak

  • Herriko aparkalekua
  • Lorategi guneak
  • Haur jolasak
  • Logelak
  • Landa turismoa
  • Camping
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Taberna
  • Picnic aldea
  • Landa aldea
  • Eguzki aldea
  • Bainu aldea
  • Ur Kirolak (Wind Surf, Surf, Piraguismoa, Bodyboard, Uretako motoa, Kanaberazko kirol arrantza, Itsaspeko kirol arrantza)
  • Kirol aldea(Skate, Saskibaloia)
  • Itsasertzeko Pasalekua
  • Landa Pasalekua

Orioko erdigunetik oinez joan gaitezke 2 kilometroko pasealekuan zehar edota hondartzara eramango gaituen errepidetik (1,5 km). Aparkaleku handia dago hondartzaren sarreran.

Garraio publikoan iristeko

Autobusez: EuskoTren (www.euskotren.es) konpainiako bi linea: Zumaia-Donostia (errepide nagusitik) eta Orio-Aia

Trenez: EuskoTreneko Bilbo-Donostia linea (www.euskotren.es)