Ingurumen-Ebaluazio Estrategiko Sinplifikatua

 

Herri-administrazio batek abian jarritako edo onartutako hurrengo planek eta programa edo aldaketek, legezko edo erregelamenduzko xedapen baten arabera edo Gobernuaren Kontseiluaren erabaki baten arabera nahitaezkoa denean horiek prestatzea eta onartzea, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura bete behar dute ingurunean ondorio esanguratsuak izan ditzaketelako (10/2021 Legearen II.B Eranskina eta 21/2013 Legearen 6.2 artk.):

Udalerri mailan, eremu bat azalera txikikoa izango da, baldin eta planaren erabilerak eragindako azalera txikia bada udalerriaren hedadurarekiko.

Aldaketa txikitzat hartzen da dagoeneko onartuta edo baimenduta dauden plan edo programen aurreikuspenak aldatzen badira, eta aldaketa horiek ez badute funtsezko aldaketarik eragiten haien aplikazio-eremu, estrategia, jarraibide eta proposamenetan edo kronologian, baina desberdintasunak sortzen badituzte aurreikusitako eta ebaluatutako ingurumen-ondorioetan, aldatzen diren plan edo programaren ondorioekiko edo haien eragin-eremuarekiko.

  • Ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta jarraitu behar ez duten  planak eta programak, etorkizunean proiektuak baimentzeko esparru bat ezartzen dutenean (ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren mende ez dauden proiektuak).
  • Ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta jarraitu behar ez duten  eta etorkizunean proiektuak (IIEaren mende ez daudenak) baimentzeko esparrua ezartzen duten planen eta programen aldaketak, aldaketa horiek funtsezko aldaketarik eragiten badute haien  aplikazio-eremu, estrategia, jarraibide eta proposamenetan edo kronologian, edo aldaketak horiek ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzaketenean aldatzen diren planetan edo programetan aurreikusita eta ebaluatutakoei dagokienez, edo haien eragin-eremuarekiko.

 

 

Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuak izapide hauek izango ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko dagokion organo substantiboak azkenean onartzen dituen plan edo programetan:

1. Ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua hasteko eskaera

Planaren edo programaren organo sustatzaileak Jasangarritasun Departamentuari bidali behar dio ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuari hasiera emateko eskaera, eta horrekin batera, planaren edo programaren zirriborroa edo aurrerapena eta ingurumen-agiri estrategikoa (IAE).

Ingurumen-agiri estrategiko horretan bildu behar da 21/2013 Legeak, ingurumen-ebaluazioari buruzkoak, 29. artikuluan ezarritako informazioa. Eduki horiek sistematizatze aldera, jarraian adierazitako eskemari jarraituz prestatu eta antolatu ahal izango dira IAEren atalak

2. Kontsultak eta ingurumen-txosten estrategikoa prestatzea

Jasangarritasun Departamentuak, planaren zirriborroa eta IAEa erasandako herri-administrazioei eta publiko interesdunari kontsulta egin eta publiko orokarrari eskura jarri ondoren hilabeteko epean, planaren edo programaren ingurumen-txosten estrategikoa prestatuko du hiruhilabeteko epean organo sustatzaileak eskaera egin duen egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Ingurumen-txosten estrategikoak, 21/2013 Legearen V. eranskinean ezarritako irizpideetan oinarrituta, bi motatako erabakiak hartu ahalko ditu:

  • Planak edo programak ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozedura bete behar du, ingurumenaren gainean eragin adierazgarriak dituelako. Hala balitz, ingurumen-txosten estrategikoan jasoko dira egindako kontsulten emaitzak eta irismeneko agiria, hau da, organo sustatzaileak prestatu beharko duen ingurumen-azterketa estrategikoaren edukia definitzen duen agiria.

Hortik aurrera, planaren edo programaren tramitazioak ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozedurari jarraituko dio -3. tramitetik 7.era-.

  • Planak edo programak ez du ingurumenaren gaineko eragin adierazgarririk, ingurumen-txosten estrategikoan adierazitakoari jarraituz.

Ingurumen-txosten estrategikoa, nahitaezkoa dena, publikoaren eskura jarriko da oro har, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta honako webgunean ere argitaratuko da.

 

Ingurumen agiri estrategikoaren edukia (IAE)

Organo sustatzaileak plan edo programaren borradorea edo aurrerapena eta ingurumen-agiri estrategikoa (IAE) prestatu behar dituu, 21/2013 Legearen 29.1 artikuluan zehaztutako edukiak bilduz. IAEan egilea edo egileak identifikatu behar dira, haien titulazioa, eta, hala badagokio, lanbide arautua adierazita. Horrez gainera, amaiera-data eta egilearen sinadura ere jaso behar dira

Ingurumen-agiri estrategikoaren eduki horiek sistematizatze aldera, jarraian adierazitako eskemari jarraituz prestatu eta antolatu ahal izango dira IAEren atalak.